Begirale eskola
AISIOLA, EHIk bultzatutako Astialdiko Hezitzaile Eskola da. Bere helburua, aisialdiko begiraleak edo monitoreak hezitzea da, EHIk antolatzen dituen aisialdiko ekintzetarako (udalekuak, eskolaz kanpoko ekintzak, jantokien dinamizazioa, kirola, tailerrak,...) eta orokorrean hezkuntza ez-formalaren esparruan ikastolek antolatzen dituzten ekintza guztietarako (astialdiko taldeak, liburutegien kudeaketa, jantokien dinamizazioa, ikasbidaiak, ikasle-trukea, neguko kirolak, tailerrak,...)
AISIOLAK, proiektu hezitzaile integral bat sortzea du helburu, bertan, ikastoletan ematen den hezkuntza formala eta eskolaz kanpoko ekintzak nahiz aisiaren inguruan gauzatzen direnak (gazte elkarteak, ekintza kulturalak, inguruneari lotutako ekintzak,...) integratu eta elkar osatu nahi ditu.
AISIOLA proiektuaren idearioak Ikastolen Elkartearekin bat egiten du. Hauek dira ezaugarri nabermenak: proeiktu hezitzaile eta euskalduna; aisialdian oinarritutako hezkuntza proiektua; baloreetan oinarritutako proeiktu hezitzaile integrala; eta, kalitatezko hezkuntz proiektua.
AISIOLA Eskolak dituen helburu nagusiak hauek dira:
- Euskalduna eta euskara lan hizkuntza izango duen aisialdiko heziketa ikastaroak sortzea
- Aisialdiko begiraleei eta zuzendariei heziketa integrala eskaintzea aisialdiko heziketaren bidez
- Ikasleei Ikastolako proiektu hezitzaileari lotuta jarraitzeko aukera ematea
- Kalitatezko aisialdiko hezitzaileak izatea, bai ezagutza teoriko eta praktikoen aldetik, baita garapen pertsonalaren aldetik ere
- Ikastoletan aisialdiko ekintzetarako proiektu berriak martxan jartzea