Euskal Herriko Finala
Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 4an egingo da Ereñotzun, Txirrita hil zeneko 80. urteurrenarekin loturik.
- Bat-batekoaren finala: 11:00etan, pilotalekuan. Bertsolariak: herrialde bakoitzeko bi bertsolari (txapelduna eta txapeldunordea).
- Bazkaria: 14:00etan Larre-gain sagardotegian. Bazkalondoan festa, sagardotegian bertan: erromeria emanaldi berezia Xabier Solano, Jonmari Beasain, Sergio Ordoñez eta Harkaitz Bastarrikaren eskutik.