MATRIKULAZIO PROZESUA ETA KOMUNIKAZIO PLANERAKO TAILERRA
Emailea/k: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Mondragon Unibertsitatea)
Kokapena: HUHEZI Aretxabaletako campusa
a. Komunikazioak erakundeetan duen garrantziaz jabetzea.
b. Komunikazioak matrikulazio prozesuan duen garrantzia ohartaraztea eta kanpaina horien ezaugarrien identifikazioa.
c. Ikastola bakoitzaren komunikazioaren egoerari buruzko hausnarketa egitea eta aspektu amankomunak eta bereiziak aztertzea.
d. Komunikazio plan batean oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.
e. Komunikazio plan abian jarri eta jarraipena egiten ikastea.
f. Matrikulazio kanpainaren Komunikazio planetik abiatuta, komunikazio orokorreko ikuspegia lantzea.
a. Komunikazio planaren nondik norakoak, matrikulazio kanpainara bideratuta.
b. Marka balioen garrantzia matrikulazio kanpainan zein urte osoko komunikazioan.
c. Sare sozialen erabilera matrikulazio kanpainan.
1. saioa. Irailak 28 (asteazkena)
- Hitzaldia: Komunikazioaren garrantzia erakundeetan.
- Egoeraren diagnosia: ekintzen identifikazioa eta baliabideen deskribapena.
- Ikastolek komunean dituztenak eta desberdintasunen identifikazioa. Indargune eta ahulguneen azterketa.
- Oinarrizko kontzeptuen azalpena: zer da komunikazio plan bat? Nola egiten da?
- Komunikazio plana egiten hasi.
Eginda ekarri beharrekoak:
Komunikazio planaren hurrengo puntuak:
1. Diagnosia
- Aurretik egin diren antzeko esperientziak.
- Aurretik egindako esperientzien balorazioak.
- Lehiakideek egindako antzeko esperientzien azterketa.
- Eskura ditugun baliabideak (informatiko zein bestelakoak).
- Eskura ditugun giza-baliabideak.
- AMIA:
- Barrura begira: Ahuleziak eta Indarguneak.
- Kanpora begira: Mehatxuak eta Aukerak.
7. Dagoen aurrekontua.
2. Beharrak identifikatu
1. Dauden baliabideak kontuan hartuta (giza baliabideak, ekonomikoak, denbora..), lehenetsi gauzatuko diren ekintzak.
3. Helburuak zehaztu
8. Finkatu helburuak:
- Neurgarria
- Lorgarria
- Adierazgarria (bat datorrena erakundearen estrategiarekin)
- Denboran zehaztua
- Zehatza
4. Diseinatu komunikazio plana
- Identifikatu hartzailea:
- Lehen mailakoak
- Bigarren mailakoak (ahal bada).
- Mezuaren definizioa:
- Zer esan.
- Nola esan.
2. saioa. Urriak 27 (osteguna)
- Hitzaldia: balio markaren garrantzia. Zeintzuk dira saldu nahi ditugun balioak?
- Zirriborratutako komunikazio proiektuen aurkezpenak.
- Tutoretza eta komunikazio planaren jarraipena.
Eginda ekarri beharrekoak:
Komunikazio planaren hurrengo puntuak:
4. Diseinatu komunikazio plana
- Identifikatu hartzailea:
- Lehen mailakoak
- Bigarren mailakoak (ahal bada).
- Mezuaren definizioa:
- Zer esan.
- Nola esan.
- Ekintzen definizioa (matrikulazio eperako eta urte osorako jarraipena):
- Zer egin.
- Kronograma.
Zer Noiz Non Arduraduna
- Arduradunen izendapena.
- Kanalen eta tresnen definizioa.
- Kanpo baliabideen erabilera.
- Aurrekontua.
3. saioa. Azaroak 30 (asteazkena)
- Hitzaldia: sare sozialen erabilera matrikulazio kanpainan.
- Komunikazio planaren tutoretza.
- Egindako lanen aurkezpenak eta taldekako ebaluazioa.
Hitzaldiak, tutoretzak, eztabaidak, taldeko eta bakarkako lanak.