Covid 19 koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz hartu diren neurriak oso gogorrak izan dira urte eta erdi honetan. Gizarte osoak pairatu ditugu askatasun murrizketak eta neurrien gogortzeak. Noski, osasunak eta elkar zaintzeak lehentasuna zuen egoera batean hartu dira erabakiak, eta, gogorrak izan arren, ezinbestekoak izan dira. Egun, koronabirusaren eraginak behera egin du nabarmen, eta, horri esker, orain arteko neurri gogorrak malgutu ahal izan dira, eta arnasa lasai edo lasaiago hartzen hasi gara.