Orotara, 35 lan aurkeztu dituzte Euskal Herriko Ikastolen III. Komiki Lehiaketara. 14 eta 16 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua, eta Euskal Herriko Historiaren pasarte bat gaitzat hartuta, hura komikira eraman behar dute parte-hartzaileek. Hirugarren ekitaldi honetarako aukeratutako gaia Euskara Batua izan da. Ikastolen Jaiek, elkarlanean, antolatutako ekimena da berau.
Deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari, Seaskari eta Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko hautua egiten duen proiektuari aurrera egiten laguntzeko.
Ikastolek segregazioari aurre egiteko hartu duten konpromisoari jarraituz, hezkuntza sailak ezarritako ikasle fluxua onartuko dute mugimendua modu orekatuan egin den lekuetan. Prozesuan irregulartasunak eta desorekak antzeman dituzten eremuetan ordea, ez dute hezkuntza sailaren proposamena onetsiko