Gaur egun kirolak gure jendartean duen norabide okerrak kezka sortarazten du. Kirola ezin da kontsumorako beste esparru bat izan, eta, ondorioz, kirola berriro ludikotasunarekin lotu behar da.
Txikitatik, gozamena sortarazten diguten hainbat ekintza edota jarduerek erakartzen gaituzte. Jarduera bera egitea da, beraz, motibatzen gaituena. Bizipen motibagarria izateko jolasa eta jokoa zer den ulertu behar da, eta horretan bizipenek zer garrantzia duten barneratu behar da.
Ikastolen Elkarteak esperientzia luzea dauka euskarazko jolas eta jokoak garatzen. Ildo horri jarraituz, bi mahai-joko dibertigarri plazaratu ditu negu honetan: Nor da nor? eta Urkatua. Joko bi hauen helburu nagusia haurrei euskaraz bizitzen laguntzea da, euskaraz dibertitzeko tresnak eskaintzea, eta, baita ere, jolastuz ikastea.
Ekonomiaren eta gizartearen mailan berri txarrak besterik entzuten eta jasaten ez ditugun garaiotan, ikastolok, betidanik gure izaeraren ezaugarri nagusienetakoa izan denarekin azaldu nahi dugu jendartera: Elkartasuna. Elkartasuna gainera, ez borondate adierazgarri den hitz huts bezala, baizik eta errealitate eraginkor eta sendo bihurtu nahi duen tresna gisa.
Japoniako Hezkuntza Ministerioaren babespean ordezkaritza baten bisita izan dugu egunotan ikastoletan. Aurreko egunetan Lazkaoko San Benitora, Bergarako Aranzadira eta Donostiako Axular, Santo Tomas eta Zurriolara joan dira, gure eredu pedagogikoaren programak ezagutzeaz gainera, horiek ikasgeletan nola aplikatzen diren bertatik bertara ikusi nahi baitzuten, eta harrituta geratu dira ikusi duten emaitzarekin.
Hilabete batzuk pasa dira Tolosako Laskorain ikastolak Euskaraz Bizi proiektuari buruzko dokumentala jendaurrean aurkeztu zutela. Orduko hartan, Tolosako Kultur Etxean egin zuten aurkezpena. Bada bihar, asteazkenean, ETB1en emango dute dokumentala.
25 urte baino gehiago dira Tolosako Laskorain ikastolan Euskaraz Bizi proiektua martxan jarri zutela. Jose Luis Gorostidi zena izan zen Lizarran Euskaraz Bizi proiektua sortu eta han bertan abian jarri zuena.
Mauleko auzapez Mixel Etxebest Ikastolen Etxean izan da, gaur, Ikastolen Elkartearekin haurren aisialdirako proiektu bat hitzartzeko. Asmoa da Bidasoaren bi aldeetako haurrek elkar ezagutu eta elkarrekin udako egun batzuk igarotzeko aisialdi programa bat Aurrera eramatea, Maulen. Zuberoako hiriburuko herriko etxeak bi aterpetxe dauzka, Agerri eta Iribarne, eta azpiegitura horiek erabiltzeko aukera eskaini dio Ikastolen Elkarteari.
Aspaldiko ezaguna da Argitxo gure artean. Gure haurrek pertsonaia kuttun dute, eta arreta eta zirraraz jarraitzen dituzte, ipuinez ipuin, Argitxoren ibiliak eta balentriak. Datorren udazken-negurako abentura berriak prestatzen ari gara. Asmoa lau ipuin liburu argitaratzea da, baina berrikuntza handi batekin: lau horietatik bi asmatzea ikastoletako DBHko ikasleen esku jarri nahi dugu.