anonymous user

Term to add to anonymous user rol

Elkartasun kutxa

SARRERA

Ekonomiaren eta gizartearen mailan berri txarrak besterik entzuten eta jasaten ez ditugun garaiotan, ikastolok, betidanik gure izaeraren ezaugarri nagusienetakoa izan denarekin azaldu nahi dugu jendartera: Elkartasuna. Elkartasuna gainera, ez borondate adierazgarri den hitz huts bezala, baizik eta errealitate eraginkor eta sendo bihurtu nahi duen tresna gisa.

Japoniatik etorri dira ikastolen eredu pedagogikoa ezagutzera

Japoniako Hezkuntza Ministerioaren babespean ordezkaritza baten bisita izan dugu egunotan ikastoletan. Aurreko egunetan Lazkaoko San Benitora, Bergarako Aranzadira eta Donostiako Axular, Santo Tomas eta Zurriolara joan dira, gure eredu pedagogikoaren programak ezagutzeaz gainera, horiek ikasgeletan nola aplikatzen diren bertatik bertara ikusi nahi baitzuten, eta harrituta geratu dira ikusi duten emaitzarekin.

‘Euskaraz bizi’ dokumentala ETB1en

Hilabete batzuk pasa dira Tolosako Laskorain ikastolak Euskaraz Bizi proiektuari buruzko dokumentala jendaurrean aurkeztu zutela. Orduko hartan, Tolosako Kultur Etxean egin zuten aurkezpena. Bada bihar, asteazkenean, ETB1en emango dute dokumentala.

25 urte baino gehiago dira Tolosako Laskorain ikastolan Euskaraz Bizi proiektua martxan jarri zutela. Jose Luis Gorostidi zena izan zen Lizarran Euskaraz Bizi proiektua sortu eta han bertan abian jarri zuena.

Zubi bat gehiago Bidasoan

Mauleko auzapez Mixel Etxebest Ikastolen Etxean izan da, gaur, Ikastolen Elkartearekin haurren aisialdirako proiektu bat hitzartzeko. Asmoa da Bidasoaren bi aldeetako haurrek elkar ezagutu eta elkarrekin udako egun batzuk igarotzeko aisialdi programa bat Aurrera eramatea, Maulen. Zuberoako hiriburuko herriko etxeak bi aterpetxe dauzka, Agerri eta Iribarne, eta azpiegitura horiek erabiltzeko aukera eskaini dio Ikastolen Elkarteari.

Argitxoren ipuin lehiaketa

Aspaldiko ezaguna da Argitxo gure artean. Gure haurrek pertsonaia kuttun dute, eta arreta eta zirraraz jarraitzen dituzte, ipuinez ipuin, Argitxoren ibiliak eta balentriak. Datorren udazken-negurako abentura berriak prestatzen ari gara. Asmoa lau ipuin liburu argitaratzea da, baina berrikuntza handi batekin: lau horietatik bi asmatzea ikastoletako DBHko ikasleen esku jarri nahi dugu.

Gironako Unibertsitateko ordezkaritza baten bisita Ikastolen Etxera

Ikastolen hezkuntza ereduaz interesatuta, Gironako Unibertsitateko Pedagogia Fakultateko ikasle eta irakasle talde batek bisita egin du gaur goizean Ikastolen Etxera. Ikasleen etapa desberdinetako pedagogia programak, konpetentzietan oinarritutako EKI proiektua, eleanitz programa eta ikastolen beste hainbat ezaugarriren berri jaso nahi zuten, eta jaso dute, EHIko zuzendari nagusiaren, arduradun pedagogikoaren eta etapa eta programa bakoitzeko arduradunen eskutik.

Euskara da Euskal Herri

‘Euskara da Euskal Herri’ kanta egin dute auzolanean Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak eta Txioka haur ikastolak

Auzolanean, horrela osatu dute Euskara da Euskal Herri kanta Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak eta Txioka haur ikastolak. Kanta egin, grabatu eta kantaren gainean bideo bat grabatu dute. Hemen dituzue kantaren letra, kanta bera eta bideoklipa.

Prestakuntza

Euskal Curriculuma garatzen ari den honetan, maiz, honakoa errepikatu ohi da: “Paperean jartzea agian ez da hain erreza, baina gero hau guztia geletara, praktikara eramatea askozaz ere zailagoa da!!! Nola gauzatuko ote dugu???”.
 
Gorputz Heziketako irakasleei zuzendutako prestakuntzaren bidez, Euskal Curriculumean Gorputz Heziketaren inguruan egiten den proposamenen inguruko formazioa eskaini nahi dugu. 
 
Formazioak bibentziala, teorikoak eta praktikoak dira.
 

Jardunaldi Pedagogikoak

Bakoitzaren eta denon arrakasta xede. Hezkuntzan bata bestea elkarERAGITEN.

Iazko EHI-ren Jardunaldi Pedagogikoen 25. edizioan BIZI IZANDAKO “loraldatzeen” argia eta zabaldutako bidea jarraitzeak aurtengo 25+1=26JP-en atarira ekarri gaitu. Bat gehiago, eta hogeita bosti gehituta, hogeita seigarrena. Bai, halaxe da: nondik gatozen ahaztu gabe, nora goazen (eta nola) erronkari begira harrapatuko gaituzte aurtengo jardunaldiak ere.

Orriak

RSS - anonymous user-era harpidetu