ADIMEN GAITASUN HANDIEI BURUZKO FORMAKUNTZA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2023, Maiatza 26-tik Osteguna, 2023, Ekaina 1-ra
Saioak: 
2023/06/02 (Ostirala) 09:30-tik 12:30-ra
Iraupena: 
3 ordu
Oharrak: 

EMAILEAAMAIA  AGIRIANO ARRESE. Psikologoa eta irakaslea. Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialeko GZ03014 elkargokidea

Ikastaroaren formatua: 
Saio bakarra
Tokia: 
Paz de Ziganda
Helburuak: 

Helburu nagusia:

Gaitasun handiko ikasleak identifikatzen eta hauekin esku-hartzen ikastea, beti ere ikasgela osoa aintzat hartu

Helburu espezifikoak:

- Gaitasun handien kontzeptua argi ulertuz, ikasle hauek hautematen ikastea.

- Ikasle hauen ezaugarri eta profilak aintzat hartuz, esku-hartze egokiak planteatzen ikastea.

- Hezkuntza neurri arruntak eta bereziak noiz erabili ulertzea.

- Hezkuntza neurri ezberdinen adibideak ikustea.

- Kasu konkretuen aurrean zer egin daitekeen aztertzea.

Edukiak: 

- Gaitasun handien kontzeptualizazioa.

- Eskola eremuan gaitasun handiko ikasleak hautemateko prozesua eta tresnak.

- Ezaugarri nagusiak eta profilak.

- Esku-hartzean kontutan hartzeko gako nagusiak (arlo akademikoan eta sozioemozionalean).

- Hezkuntza neurri arruntak eta bereziak.

- Kasu ezberdinak.

Lan dinamika: 

Aurrez aurre. Teoria eta praktika uztartuko dira, kasu eta adibide errealekin (nahi izanez gero, partaideek ekarritako kasuak ere landu daitezke).

 

Emaileak: 
Irene López Goñi
Hartzaile mota: 
AHOLKULARIAK eta ORIENTATZAILEAK
Ikastaro zerrendara itzuli