HIZKUNTZ PROIEKTUEN 2023-24 URTEKO PLANEN KUDEAKETA (DURANGO)
Hurrengo ikasturteari begira, Hizkuntz Proiektuaren lehentasunak eta Urteko Planen egokitzapenak aztertu.
Urteko Planak ikastolaren Hizkuntz Proiektua garatzeko ibilbide orria da. Lau urtero osatzen den Plan Estrategikoan oinarritzen bada ere, dokumentu bizia da: ikastolako egoerak, Hizkuntz Proiektuaren garapen-mailak eta urteko memoriak azaldutako indartu zein garatzen jarraitu beharreko jarduerak markatuko baitute ikasturteari begirako lehentasunak non kokatzen diren.
Hurrengo ikasturteari begirako erronkez eta lehentasunez aritzearekin, Urteko Planak garatzen joateko norabide nagusiak landuko dira.
Ikasturte berrirako mintegi proposamenak aurkeztuko dira.
Euskal Erkidegoaren kasuan Ulibarri Programaren hurrengo zereginak gogora ekarriko dira.
Eduki teorikoak eskainiko dira, datu demografiko zein soziolinguistiko nagusiekin batera. Elkarreraginetik landuko da mintegia.
Juanjo Respaldiza Ozaeta