GORPUTZ HEZIKETAKO IRAKASLEENTZAKO MINTEGIA OREKAZ PROIEKTUA

Ikastaro zerrendara itzuli

 

1.      Prestakuntza jardueraren titulua:

 

Gorputz Heziketako irakasleentzako mintegia. Orekaz proiektua”

2.      Emailea/k:

Emaileak Bizi-jolas egitasmoko kideak izango dira:

-Guneetako mintegiak

  • Araba-Bizkaiako eta Gipuzkoa-Nafarroa Garaiako guneak kide batek bideratuko ditu
  • Seaskako gunea kide batek  bideratuko du

-Mintegi Nazionalak

  • 2 kidek bideratuko dute

-Formazio espezifikoa

  • Kide batek bideratuko du

Mintegiren batean edo bestean,  aditu baten parte hartzea ere aurreikusten da

3.      Saio kopurua:

8 SAIO + OREKAZ EGUNA

4.      Ordu kopurua saioko:

Saio guztiak 5 ordutakoak izango dira.

5.      Jarduera garatzeko lekua  zehaztu:

Aguraingo Lautada ikastolan izango dira.

6.      Jarduera burutzeko egunak  zehaztu

  • Irailaren 19an izango da lehen bilera
  • Urriak 10 (hasi berrientzat eta nahi duten guztientzat, formazio espezifikoa.
  • Urriak 17 (mintegia) 
  • Azaroak 21 (formazioa)
  • Urtarrilak 16 (mintegia) 
  • Otsailak 27 (formazioa) 
  • Martxoak 27 (mintegia)
  • Ekainak 12 (mintegia) 
  • Uztaila hasieran, lan orduetatik at, OREKAZ EGUNA

7.      Jarduera burutzeko ordutegia zehaztu (hasiera ordua eta amaiera ordua):

Saio guztiak goizeko 9:30etik arratsaldeko 14:30era luzatuko dira.

8.      Prestakuntza jardueraren helburuak:

Euskal Curriculumerako Gorputz Heziketa arlorakorako egin proposamena ikastolekin sortzea, esperimentatzea, ebaluatzea, hobekuntza proposamenak egitea eta LH/LM eta DBH/Kolegioa osorako proposamen oso bat eraikitzea.

Ikastolekin batera, ikastoletako egoeretatik abiatuz, Gorputz Heziketarako konpetentzietan oinarritzen den proposamen oso bat eraikitzea. Euskal Curriculuma.

Euskal Herri osoko ikastolen arteko harremana indartzea eta ikastolen eta EHIren arteko harremana ere indartzea

Euskal Herriko Gorputz Heziketako irakasleen harreman sarea osatzen eta indartzen jarraitzea.

Formazio espezifikoaren kasuan, OREKAZeko partaideek, denen artean adosturiko behar bati erantzutea izango da

9.      Edukiak:

§  Sorkuntza:

o   Ikastoletako egoeretatik abiatuz  U.Didaktikoak sortu, ikastoletan esperimentatu, ebaluatu eta hobekuntza proposamenak egin

§  Ikerketa:

o   Tokian tokiko, Euskal Herriko eta munduko herri-nazioetako jolas, joko, kirol, dantza,… (denbora, objektua, espazioa eta pertsona) ikerketa eta bilduma

§  Material interesgarriaren bilduma lana

§  Saio teorikoak, hausnarketa eta eztabaida:

o   Praxiologia motorra, Gorputz Heziketa, konpetentziak, Integrazioaren pedagogia, Euskal Curriculuma, ebaluazioa,…

§  Informazio trukea:

o   Material interesgarria trukatzea

§  Komunikazioa:Ikastolen arteko harreman sarea indartu (Materiala elkarri utzi, irteerak elkarrekin, jaialdiak,…

§  Formazio espezifikoa:

o   OREKAZeko partaideek zehazturiko behar bati erantzuteko beharrezkoak izango diren edukiak

§  Teorikoa, praktikoa eta batez ere, bibentziala

§  Konpetentzietan oinarritua

§  Gorputz Heziketarako egin proposamenean oinarritua

10.  Metodologia:

Saioak teorikoak, praktikoak eta batez ere bibentzialak izango dira.

Bakarkako lanak, talde txikitakoak eta talde handian egin beharrekoak bideratuko dira, beti norberaren egoeratik abiatuz.

Orokorrean ondorengo atalak izango dituzte.

a.       Jolasa

b.      Sorkuntza

c.       Ikerketa

d.      Hausnarketa

e.      Hamaiketakoa

f.        Informazio trukaketa

g.       Atal Praktikoa (Hainbat  gairen inguruan)

Formazio espezifikoa:

h.      Teorikoa, praktikoa eta batez ere, bibentziala

i.         Konpetentzietan oinarritua

j.        Gorputz Heziketarako egin proposamenean oinarritua

11.  Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:

Parte hartzaileen ebaluazioa

Irakasleen parte hartzea

Ikasturtean zehar sortua eta esperimentatua

Gorputz Heziketako irakasleok norabide berdinean aritzea

Ikasturtez-ikasturte proposamena ikastola berrietara zabaltzea eta indartzea

Zuzendaritza taldearen, irakasle taldearen eta ikasleen ebaluazioa.

OREKAZ egitasmoaren garapena, ebaluazioa eta bilakaera.

12.  Hartzaile mota:

Ikasturte honetan, mintegietan, bai gunetako eta baita nazional mailako mintegi guztietan, LH/LM eta DBH/Kolegioko Gorputz Heziketako irakasleek hartuko dute parte.  Bi talde osatuko dira mintegi bakoitzean:

·         Gorputz Heziketa LH/LM

·         Gorputz Heziketa BH/Kolegioa

13.  Gehienezko ikasle kopurua:

50 irakasle

Izen emate data: 
Osteguna, 2014, Ekaina 19-tik Osteguna, 2014, Iraila 18-ra
Saioak: 
2014/09/19 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2014/10/10 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2014/10/17 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2014/11/21 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2015/01/16 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2015/02/27 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2015/03/27 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2015/06/12 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
Iraupena: 
41 ordu
LAUTADA IKASTOLA AGURAIN
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Ikastaro zerrendara itzuli