MATEMATIKA ESKUETARA LH 1-2 SAKONTZE SAIOAK

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2018, Iraila 20-tik Igandea, 2018, Abendua 16-ra
Saioak: 
2019/01/31 (Osteguna) 09:00-tik 12:30-ra
2019/02/07 (Osteguna) 09:00-tik 12:30-ra
2019/02/14 (Osteguna) 09:00-tik 12:30-ra
2019/02/28 (Osteguna) 09:00-tik 12:30-ra
2019/03/07 (Osteguna) 09:00-tik 12:30-ra
Iraupena: 
17.5 ordu
Oharrak: 

Saioak burutuko dira Arizmendi ikastolako Ferixalekua gunean, Arrasate 

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Arizmendi
Helburuak: 

Hezkuntzaren munduan aldaketa sakonen garaian gaudela onartuta, saio hauetan fokua jarriko diogu diogu matematikaren irakaskuntzari.

Urteetan testu liburuetan oinarrituta funtzionatu izan dugu eta horrek matematikaren garapena arrotza, hotza, iluna eta mekanizista egitera eraman gaitu. Horri buelta eman nahi diogu eta berezkoak dauzkan ukigarritasuna eta jostagarritasuna atera nahi dizkiogu.
Lehen hezkuntzako eduki eta gaitasun matematikoak aztertzen jardun ondoren, kontzeptuetara senetik eta esperientziatik hurbiltzeko teknikak, moduak, jolasak eta baliabide materialak badaudela ikasi dugu.

Horiek guztiak “matematika eskuetara, oinarrizko ikastaroak” saioetan ezagutu eta gero, zenbait material eta baliabide sakonago ezagutzeko aukera izango dugu saio hauetan. 

Edukiak: 

Erregletak: Cuisenairen erregletak tresna oso egokiak dira lehen hezkuntzako ibilbide osoan hainbat eta hainbat kontzeptu matematiko modu manipulatiboan hurbildu eta lantzeko umeekin. Ikastaro honetan erregletak erabiltzen ikasiko dugu. Oinarrizko lau eragiketak nola egiten diren ezezik beste hainbat jarduera eta jolas ere ezagutuko ditugu.  

Bloke logikoak:Logikaren ibilbidean lehen hezkuntza osoan egiteko moduko jarduerak daude bloke logikoak ardatz hartuta. Goiz oso baten begiratu bat emango diegu bloke logikoen inguruko aukerei. Jarduera eta jolasak ezagutuko ditugu.

Jolasak: Jolasa ikasketa ekartzen duen tresna dela ulertzen dugu bide egokienetik, gainera. Gozamenetik eta plazeretik. Jolasaren bitartez matematikako kontzeptu gehienak landu daitezke eta baita zenbait prozeduren mekanizazioa lortu ere. Goiz honetan, matematikako atal ezberdinak hartuko dituen jolasen bilduma eraikiko dugu denon artean.

Buruketak: Buruketen trataera eta mailakaketa aztertuko ditugu. Material manipulatiboek ematen dituzten aukerak aztertuko ditugu.

ABN metodoa: Metodo honek oinarrizko 4 eragiketak egiteko eskaintzen dituen aukera eta moduak ezagutuko ditugu.

Esperientzien trukaketa: Ikastaro hau esperientzien elkargunea dela ulertzen dugu. Esperientzia horiek ezagutzeko eta elkarjartzeko aukera izango dugu. Matematikak lantzeko dauzkagun modu, antolakuntza eta estrategiak ezagutuko ditugu. 

Lan dinamika: 

Aurpezken teorikoak eta saio praktikoak tartekatuz arituko gara:

  1. Material manipulatiboak bertan izango ditugu eta erabiliko ditugu.
  2. Jolasak eta proposamenak bertan gauzatuko ditugu.
Ebaluazio irizpideak: 

Formazioak baloratzeko ohiko esku-orria

Emaileak: 
Leire Arana Ruiz de egino
Belen Baztarrika Juanes
Hartzaile mota: 
Ikastoletako LH 1. eta 2. mailetako irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli