EKI LMH - KALKULU ORRIAK: DIAGRAMAK LANTZEN. A TALDEA.
Kokapena: IKASTOLEN ETXEA. KUTXA GELA
EKI Proiektuko Unitate Didaktikoetako IKT jarduerak ulertzeko eta ikasgelan praktikara eraman ahal izateko irakasleak gaitzea.
Kalkulu orriaren jarraipena
- Kalkulu orriaren konfigurazioa
- Kalkulu orriaren hizkuntza egokia jarri
- Moneta, diruaren formatuari erreparatzea
- Idazten diren zenbakizko datuak, testu bezala ez daudela ziurtatzea
- Datuekin zenbait eragiketa egitea
- Formulen egitura birgogoratzea
- Formula errazak sortzea
- ehunekoak, gelaxkei % formatua emanik
- kalkuluak gelaxka zehatz batekiko egitea, Gelaxkaren balioari, beharrezko diren ikurrak txertatuz ($)
- Formulak eta formatuak kopiatzea
- Datuekin, grafiko ezberdinak sortzea
- Barra-diagrama
- Sektore diagrama
Arloko jardueretan erabiltzen diren IKT aplikazioen lanketa egingo da, azalpena eta praktika konbinatuz, ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko duelarik. Bestalde, eta mintegiaren helburua IKT jarduerak gelara eramateko irakasleak gaitzea dela kontuan izanik, prestakuntza saio hauetan, arloko IKT jarduerak ezagutu eta praktikan jarriko dira.
Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio-galdetegia betetzea.
ARANTZA ARREGI TROJAOLA