HOCUS & LOTUS 1&2
Urretxu ikastolan irailaren 7an eta 8an
IRAILAREN 29ko saioa Herri Ametsa ikastolan
Urritik aurrerako formazio egunak eta kokapenak:
1. eta 2. mailako haurrekin ingelesa landu behar duten irakasle berriak formatu
· ’Hocus & Lotus’ ikasmaterialen ardatz teorikoak eta metodologikoak azaldu
· Erabilpen egokirako orientabideak eta bitartekoak eskaini
· Proiektuan hasi berriak diren irakasleei banakako aholkularitza eskaini
· Ikerkuntza-ekintza bidez norberaren praktika aberastu
· Proposamenaren ebaluazioa eta hobekuntza bideratu
H & L materiala azaldu eta irakasleak trebatu, material horrekin lan egin dezaten
· Atzerri hizkuntzaren irakaskuntzaren metodologia
· FORMAT metodologiaren hastapen teorikoak: harreman afektiboa eta komunikazioaren baldintzak
· FORMAT metodologia aplikatzeko estrategiak: esperientzi esanguratsuen errepika konpartitua
· Ipuinaren antzezpena, eszenatokia, eta txontxongiloa; kantuen erabilpena
· Hizkuntza idatziarekiko lehen hurbilpena
· Gelako komunikazioaren garapena eta eguneroko hizkuntzaren trataera (errutinak)
· Norberaren arazoak batera jartzea eta horiekiko orientabidea
Fase intentsiboa irailaren hasieran egingo da eta ondoren saio presentzialak egingo dira:
· Jarduera praktikoak
· Saio praktikoak ikasleekin
· Hausnarketa
Saioen artean aholkularitza eskainiko da.
Guztira 40 orduko prestakuntza izango da
Banakako bisitak egingo dira ikastoletan irakaslea saio praktikoak ematen ikusteko.