KULTURA IKUSPEGI ZABALETIK EUSKAL KULTURARA: SAKONTZEA
Helburua
Ikastaro honen helburuak beste ikastetxe batzuetako praktika onak ezagutzea eta eguneroko lanean baliagarria egingo zaien materiala sortzea dira.
Metodologia
Kultura unibertso sakona da, bere baitan gai ugari biltzen dituena eta etengabe berritzen doana. Hemen proposatzen den ikastaroa, izan ere, “Kultura ikuspegi zabaletik euskal kulturara: hastapena” ikastaroaren jarraipena da, eta honen bidez gaia sakonago lantzeko aukera eskaini nahi da. Hauek dira lehen hurbilpen honetarako proposatzen ditugun gaiak:
- Kulturako arloak edo sektoreak.
- Kulturaren elementuak eta balioak.
- Transmisioa: hizkuntza, identitatea, komunitatea.
- Garapena: heziketa, kontzientzia, eraldaketa.
- Parte hartzea: sortzaileak, herritarrak, bideratzaileak.
- Zeharkakoak: generoa, berrikuntza, kulturartekotasuna.
- Kulturaren balio katea: faseak, antolaketa eta gauzatzea.
- Sormena sustatzeko baldintzak.
- Kultur aniztasuna: herri kultura gutxituen metaketa eta hibridazioa.
- Kulturako azpiegiturak: erakusleiho hutsak baino zerbait gehiago.
- Euskal kulturari buruzko ezagutza:
- Transmititu beharreko gutxienekoak.
- Ikasgelan aurrera eramandako ekimenak.
- Herri-jakintza: baloreak, tradizioak, esanahiak.
- Ekoizpena, ondarea, prozesuak:
- Euskarazko kultur produkzioa.
- Euskal kulturako izen nagusiak.
- Ondarea: zainketa eta zabalkundea.
- Ahozkotasuna eta herri-literatura.
- Transmisiorako tresnak: Gaur egungo gakoak eta egitasmoak.
- Beste ikastetxe edo erakunde batzuen esperientziak.
- Euskal kulturako jardueren programazioa.
Saioak, helburuak eta edukiak
1. saioa | 2. saioa | 3. saioa | |
Helburuak |
|
|
|
Edukia |
|
|
|
Metodologia |
|
|
|
Iraupena | 3 ordu | 3 ordu | 3 ordu |
4. saioa | 5. saioa | |
Helburuak |
|
|
Edukia |
|
|
Metodologia |
|
|
Iraupena | 3 ordu | 3 ordu |
Ikastaroa Mikel Barriosekin lotu (mbarrios@ehi.ikastola.eus).