GORPUTZ HEZIKETAKO IRAKASLEENTZAKO MINTEGIA OREKAZ PROIEKTUA

Ikastaro zerrendara itzuli

 

1.      Prestakuntza jardueraren titulua: Ikastoletako LH/ LM Gorputz Heziketako  irakasleentzat mintegia . Orekaz proiektua

2.      Emailea/k:

Bizi-jolas egitasmoko kideak; Mintegi Nazionalak bi kidek bideratuko dituzte  eta formazio espezifikoak beste bi kidek. Mintegiren batean edo bestean,  aditu baten parte hartzea ere aurreikusten da

3.      Saio kopurua: Mintegi Nazionalak  sei saiokoak izango dira eta formazio espezifikoak bi saio izango ditu 

4.      Ordu kopurua saioko: Saio guztiak 6 ordutakoak izango dira.

5.      Jarduera garatzeko lekua:

Aguraingo Lautada ikastola.

6.      Jarduera burutzeko egunak:

Mintegi nazionalak:

  • Irailaren 18a
  • Urriaren 16a (unitatea sortzen)
  • Azaroaren 13a (unitatea sortzen) 
  • Abenduaren 11 (unitatea sortzen) 
  • Apirilaren 15a (unitatea ebaluatu eta hurrengo ikasturterako proposamena)
  • Uztailaren 1ean (egun ludikoa)

Formazio espezifikoak:                           

  • Urriaren 9an OREKAZen hasi berrientzat.  Egin beharreko ibilbidea Dantzan oinarrituko dugu. Formaziorako oinarri gisa, bere garaian EKIrako prestatu genuen Unitatea erabiliko dugu.   Formazioa, batez ere OREKAZen hasi berrientzat izango den arren, guztientzat ere interesgarria izango da, pertzeptziotik adierazpenera egin beharrreko ibilbidea sentitzen eta bizitzen lagunduko digula uste baitugu.
  • Urtarrilaren 15ean Iñauteriak Dantzan U.Da biziz. Unitatea  sortzen dugunean, ikasleekin bideratu aurretik, guk biziko dugu.                                                        

7.      Jarduera burutzeko ordutegia: goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00etara.

8.      Prestakuntza jardueraren helburuak:

Euskal Curriculumerako Gorputz Heziketa arlorakorako egin proposamena ikastolekin sortzea, esperimentatzea, ebaluatzea, hobekuntza proposamenak egitea eta LH/LM osorako proposamen oso bat eraikitzea.

Ikastolekin batera, ikastoletako egoeretatik abiatuz, Gorputz Heziketarako konpetentzietan oinarritzen den proposamen oso bat eraikitzea. Euskal Curriculuma.

Euskal Herri osoko ikastolen arteko harremana indartzea eta ikastolen eta EHIren arteko harremana ere indartzea.

Euskal Herriko Gorputz Heziketako irakasleen harreman sarea osatzen eta indartzen jarraitzea.

Formazio espezifikoaren kasuan, OREKAZeko partaideek, denen artean adosturiko behar bati erantzutea izango da.

9.      Edukiak:

  • Sorkuntza: Ikastoletako egoeretatik abiatuz  U.Didaktikoak sortu, ikastoletan esperimentatu, ebaluatu eta hobekuntza proposamenak egin

  • Ikerketa: Tokian tokiko, Euskal Herriko eta munduko herri-nazioetako jolas, joko, kirol, dantza,… (denbora, objektua, espazioa eta pertsona) ikerketa eta bilduma

  • Material interesgarriaren bilduma lana

  • Saio teorikoak, hausnarketa eta eztabaida: Praxiologia motorra, Gorputz Heziketa, konpetentziak, Integrazioaren pedagogia, Euskal Curriculuma, ebaluazioa …

  • Informazio trukea: Material interesgarria trukatzea

  • Komunikazioa:Ikastolen arteko harreman sarea indartu (Materiala elkarri utzi, irteerak elkarrekin, jaialdiak,…

  • Formazio espezifikoa:

o   OREKAZeko partaideek zehazturiko behar bati erantzuteko beharrezkoak izango diren edukiak

  • Teorikoa, praktikoa eta batez ere, bibentziala

  • Konpetentzietan oinarritua

  • Gorputz Heziketarako egin proposamenean oinarritua

10.  Metodologia:

Saioak teorikoak, praktikoak eta batez ere bibentzialak izango dira.

Bakarkako lanak, talde txikitakoak eta talde handian egin beharrekoak bideratuko dira, beti norberaren egoeratik abiatuz.

Orokorrean ondorengo atalak izango dituzte.

a.       Jolasa

b.      Sorkuntza

c.       Ikerketa

d.      Hausnarketa

e.      Hamaiketakoa

f.        Informazio trukaketa

g.       Atal Praktikoa (Hainbat  gairen inguruan)

Formazio espezifikoa:

h.      Teorikoa, praktikoa eta batez ere, bibentziala

i.         Konpetentzietan oinarritua

j.        Gorputz Heziketarako egin proposamenean oinarritua

11.  Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:

Parte hartzaileen ebaluazi

Irakasleen parte hartzea

Ikasturtean zehar sortua eta esperimentatua

Gorputz Heziketako irakasleok norabide berdinean aritzea

Ikasturtez-ikasturte proposamena ikastola berrietara zabaltzea eta indartzea

 Zuzendaritza taldearen, irakasle taldearen eta ikasleen ebaluazioa.

OREKAZ egitasmoaren garapena, ebaluazioa eta bilakaera.

12.  Hartzaile mota:

Ikasturte honetan, mintegietan, bai gunetako eta baita nazional mailako mintegi guztietan, LH/LM Gorputz Heziketako irakasleek hartuko dute parte. Gorputz Heziketa LH/LM

13.  Gehienezko ikasle kopurua: 50 partehartzaile

 

 

Izen emate data: 
Astelehena, 2015, Ekaina 15-tik Ostirala, 2015, Iraila 11-ra
Saioak: 
2015/09/18 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2015/10/09 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2015/10/16 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2015/11/13 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2015/12/11 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2016/01/15 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
2016/04/15 (Ostirala) 09:00-tik 15:00-ra
Iraupena: 
42 ordu
LAUTADA IKASTOLA, AGURAIN
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Ikastaro zerrendara itzuli