IKASKIDETZAN TREBATZEN, IKASKIDETZAZ ARITZEN

Ikastaro zerrendara itzuli

1.      Prestakuntza jardueraren titulua: IKASKIDETZAN TREBATZEN, IKASKIDETZAZ ARITZEN

2.      Emailea/k: HUHEZI. IKASKIDE Taldea. Ainara Artetxe

3.      Saio kopurua: 5 Mintegi

4.      Ordu kopurua saioko: bi hartzaile mota izango dira: irakasleak, batetik eta sortzaileak bestetik. Momentu batzuetan saioak konpartituko dituzte eta beste batzuetan hartzaile mota bakoitzak bere saio propioak izango ditu. Guztira 5 saio izango dira:

·         Mintegia 1 ,  4 ordu. Urtarrilak  21

·         Mintegia 2 ,  4 ordu  Urtarrilak 27

·         Mintegia 3 ,  3 ordu Otsailak 23

·         Mintegia 4,   3 ordu  Martxoak 2

·         Mintegia 5,   4 ordu  Apirilak 13

Guztira: 18  ordu

 

5.      Jarduera garatzeko lekua  zehaztu: HUHEZI  (Eskoriatza)

6.      Jarduera burutzeko egunak  zehaztu:Urtarriletik aurrera.

7.      Jarduera burutzeko ordutegia zehaztu : 9:00-13:00 eta 9:30-12:30

8.      Prestakuntza jardueraren helburuak:

·         IKASKIDETZAren markoa irakasleen  artean konpartitzea ikuspegi komuna eraikitze aldera.

·         Ikaskidetzaren oinarrizko printzipioan ikaskidetzan arituz identifikatzea eta ezaugarritzea.

·         Ikaskidetzan oinarritutako ikaste testuinguruak diseinatzeko adierazleak idenitfikatzea.

·         Ikaskidetzan oinarritutako testuinguruak diseinatzeko estrategiak eta tresnak ezagutzea eta praktikara eramatea.

·         Ikaskidetzan oinarritutako ikaste testuingurua diseinatzea eta –irakasleek- gelaratzea.

·         Gelaratze esperientziaren inguruko ebaluazio partekatua burutzea.

9.      Edukiak:

·         Ikaskidetzaren markoaren ikuspegia ikaste prozesua ulertzerakoan.

·         Ikaskidetzaren oinarrziko printzipioak eta ikaste testuinguruen ezaugarriak eta gakoak.

·         Ikaskidetzan oinarritutako sekuentzia didaktikoaren hurrenkera, egituraketa eta adierazleak.

·         Sekuentzia aurrera eramateko ikaskidetzan oinarritutako teknikak

10.  Metodologia:

Metodologia aktiboa izango da eta hartzaileekin batera eraikuntza prozesu bat proposatuko da. Dakiten eta daukaten horretatik abiatuta elkarrekin konpartituz eraikiko den prozesua izango da. Ikaskidetzaren inguruan lan egingo da ikaskidetzan arituaz. Mintegietan landutakoarekin saio artean (eta batez ere disenua egiteko orduan) Ikaskidetzan oinarritutako sekuentzia diseinatuko dute hartzaileek, irakasleen kasuan gelaratze saiakera egingo delarik.

11.  Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:

·         Harzaileen asetasun adierazleak: praktikotasuna, sakontasuna, erabilgarritasuna, parte hartzea

·         Disinuen kalitatea

12.  Hartzaile mota:

Lehen Hezkuntzako irakasleak eta Lehen Hezkuntzako materialgintzako sortzailea

13.  Gehienezko ikasle kopurua: 35 inguru

 

Izen emate data: 
Astelehena, 2015, Azaroa 23-tik Asteartea, 2015, Abendua 22-ra
Saioak: 
2016/01/21 (Osteguna) 09:00-tik 13:00-ra
2016/01/27 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
2016/02/23 (Asteartea) 09:30-tik 12:30-ra
2016/03/02 (Asteazkena) 09:30-tik 12:30-ra
2016/04/13 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
18 ordu
HUHEZI: ESKORIATZA
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Emaileak: 
Ainara Artetxe Aranaz
Ikastaro zerrendara itzuli