Ikastolen Topaketak 2014. Bideoak

Azaroaren 25ean egindako ikastolen topaketetan, indarra titulartasunean jarri beharrean, zerbitzu publiko gisa antolaturik, denen partaidetzaz helburu orokorrak bideratzea proposatu dute ikastolek, EAErako Hezkuntza Lege bati ekarpena eginez. Horregatik, zerbitzu publikoaren dimentsioa aztertu dute topaketa hauetan, definiziotik bertatik abiatuta, zerbitzu ikuspegitik eta lege ikuspegitik. Kataluniako 2009ko Hezkuntza Legea ere aztertu dute, inguruan dugun eta gurearen antzeko egoera duen herrialde batekoa izanik. Amaitzeko, abagune honen aurrean ikastolek duten jarrera ere azaldu dute.

Hasiera ekitaldia

EHIko lehendakari Koldo Tellituren agurra eta Jose Manuel Bujandaren hitz hartzea.

 

Hezkukntza zerbitzu publikoa. Oinarrizko kontzeptuak

EKAI-center-eko lehendakari Adrian Zelaiaren hitzaldia.

 

Zerbitzu publikoen prestatzioa. EAEko Hezkuntza legeranzko bidean

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko letradu Santi Merinoren hitzaldia

 

Kataluniako Hezkuntza Legea. Prozesuari buruzko gogoeta

Kataluniako Generalitat-eko Hezkuntza Departamenduko Hezkuntza politikarako idazkari ohi Francesc Coloméren hitzaldia

 

Hezkuntza zerbitzu publikoa. Ikastolen adierazpena

Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituren hitzaldia.