Papereko argitalpenak: XABIROI komikia


 "XABIROI" komiki-aldizkaria Ikastolen Elkarteak sortu zuen 2005ean.
 Nerabeek eskura duten euskarazko literatura grafikoa anizteko asmoz sortu zen, eta, era berean, komikiaren hizkuntza zuzen eta sintetikoaren bidez kalean erabiltzen den ahozko euskara jaso eta hornitzeko.
 Euskal egileek egindako euskarazko komikia da, kalitate handiko irudi eta gidoiekin.
 Ikasturtero aldizkariaren hiru zenbaki argitaratzen dira: urrian, otsailean eta ekainean.
 Urtero, aldizkarian aurretik argitaratutako sail bat album batean bilduta argitaratzen da.
 Harpidetuak dauden ikastolek aldizkariaren aleak ikasleei zuzenean banatzen dizkiete ikastolan bertan.
 DBHko, Batxilergoko zein Lanbide Heziketako ikasleei bereziki zuzendutako aldizkaria da. Hala ere, hainbat ikastoletan Lehen Hezkuntzako azken urtetako ikasleen artean ere banatzen dute.