IKASLEEN ABILEZIA SOZIALEN GARAPENERAKO TRESNAK

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Asteazkena, 2024, Uztaila 24-tik Asteazkena, 2025, Otsaila 5-ra
Saioak: 
2025/02/07 (Ostirala) 09:30-tik 13:30-ra
2025/02/14 (Ostirala) 09:30-tik 13:30-ra
2025/02/21 (Ostirala) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
12 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Iñigo Aritza
Helburuak: 

- Teknika eta abilezia sozial ezberdinak praktikan jarri.

- Abileziak norberak bere estilo eta modura egokitzea.

- Lanketa hauek burutzeko konfidantzazko espazio gidatua sortzea.

- Beste irakasle batzuen esperientzia eta bizipenetatik ikastea.

 

Edukiak: 

- Kritika eraikitzaileak egin (feedback eraginkorra)

- Aginduak eman eta delegazioak egin.

- Jendaurrean hitz egin.

- Elkarrizketa zailak prestatu: entzun, adierazi, eskatu, proposatu, eskaini, adostu.

 

Lan dinamika: 

Saio presentzialak. Coaching metodologian oinarritutako ariketak egingo dira. Irakasleen bizipenetatik ikasi eta zailtasunei aurre egiteko estrategiak elkarbanatuko dira.

Ebaluazio irizpideak: 

%85eko partaidetza 

Emaileak: 
Antso Fernandez Oregi
Hartzaile mota: 
LH eta DBHko irakaslegoa
Ikastaro zerrendara itzuli