STEM SCHOOL LABEL: JARRAIPEN IKASTAROA (ikastaro erdi-presentziala)

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Asteazkena, 2024, Uztaila 10-tik Asteazkena, 2024, Iraila 18-ra
Saioak: 
2024/09/19 (Osteguna) 11:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
2 ordu
Oharrak: 

Saioak:

2024/03/21 (Osteguna) 11:00-tik 13:00ra online 1. lan-saioa (15’ Aurkezpen orokorra; ondoren zalantzak argitu eta urratsak prestatzeko). EGINDA

2024/05/02(Osteguna) 11:00-tik 13:00ra, presentziala (SPE Ebidentziak prestatzeko ereduak eta gomendioak). EGINDA

2024/06/06, konfirmatuko da, 11:00-tik 13:00ra online (Emaitzen balorazioa). EGINDA

2024/09/19 konfirmatuko da, 11:00-tik 13:00ra, presentziala  (STEM plana aurreikusi). IKASTOLEN ETXEAN 

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikastolan SSL egitasmoa formalki onartuta egongo da zuzendaritzan; zuzendariaren sinadura ezinbestekoa baita akreditazio-prozesuan.
  • Gutxienez arduradun bat izendatuko du ikastolak, prestatzailearekin harremanetan egoteko eta ikastolan gaia arin koordinatzeko.
  • Ikastolak, nahi bezainbeste irakasle inplikatuko ditu prozesuan SSL arduradunarekin talde lanean aritzeko.
  • Kronograma: Competent maila eskatzeko emandako urrats beretsuak beteko dira. Competent edo Proficient ziurtagiria indarrean dagoen bitartean ez da galdetegia berriz bete behar, beraz prozesua askoz ere laburragoa izan daiteke.
Ikastaroaren formatua: 
Mixtoa (presentziala+online)
Helburuak: 
  • Europar STEM School Labelaren (SSL) ezaugarrietan sakontzea.
  • Ikastolaren  STEM-Competent mailaren diagnostikotik abiatuta, SSLaren Proficient goi mailaren zigilua eskuratzeko, plataforma bidez urratsak egitea.
  • Curriculum propiotik abiatuta, etorkizunerako ikastolarako STEAM hezkuntzan hobekuntza plangintza aurreikustea, diseinatzea eta erabakiak hartzeko ebidentzietan oinarrituriko informazio eguneratua eskuratzea.
Edukiak: 
  • STEM School Labelaren ezaugarriak (sakontzea).
  • SSL plataforma digitalaren ezaugarriak eta erabilera (II): Study cases
  • Ikastolan garatutako STEAM lanetan oinarritutako ebidentziak eta kasuak: prestatzeko gomendioak eta proposamenak.
  • Zigiluaren maila igotzeko prozesuaren baldintzak eta urratsak.
Lan dinamika: 

Online abiatze-sarrera egin ondoren, parte hartzaileen zalantzak argituko dira.

Eremu pedagogikoak eta irizpideak kontuan hartuta, ikastolaren ebidentzien gaien aukeraketan eta prestakuntzan lagundu eta maila igotzeko lehentasunezko ereduak aztertuko dira (SPE eta kasuak).

Ikastola bakoitzak egindako lana aztertuta, feedback orokorra emango zaio, ebidentzien arrakasta errazteko.

Ikastaroa bileren bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak Driven garatuko dira.

Epearekin adi! Zeregin bakoitza osatzeko denbora-muga, ikastola bakoitzaren zigiluaren iraungitze datarena da (oro har 2024ko azaroa gehienontzat)

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa
Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea

Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute.

Emaileak: 
Erramun Martiarena Sarasola
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Hartzaile mota: 
Labelaren oinarrizko Competent maila lortua duten ikastolako kideak eta, STEAM hezkuntzan aurrera eginez, zertifikazio mailaz igotzeko helburua dutenak.
Ikastaro zerrendara itzuli