GIZARTE. EKI BERRIKUNTZAK (DBH2-4)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2024, Ekaina 20-tik Astelehena, 2024, Iraila 16-ra
Saioak: 
2024/09/17 (Asteartea) 15:00-tik 17:30-ra
2024/09/30 (Astelehena) 15:00-tik 17:30-ra
Iraupena: 
5 ordu
Oharrak: 

Izen-emate kopurua handia bada, saioak Durangon ere eskainiko dira..

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

-Hezkuntza dekretu berriaren terminologia ezagutzea eta arloan izandako aldaketak identifikatzea.
-Unitateetan sortutako berrikuntzak, hauen helburuak eta gelaratzeko estrategiak ezagutzea.
-Ebaluazio marko berria: Helburu motak eta konpetentzia espezifikoekiko loturak.
-Egoerak aztertu eta egokitzeko estrategiak garatzea.
-Jarduera didaktikoak lehenesteko estrategiak identifikatzea (funtsezko edukiak eta prozedurak).
 

Edukiak: 

-Arloaren ikuspegia dekretu berrian, aldaketak, egokitzapenak…gelaratzea eta metodologiari buruzko praktikak eta estrategiak
-Ebaluazio hezigarriaren ikuspegitik unitateko berrikuntzak:
-Planifikazio jarduera : Egoera osatuak, ekintza komunikatiboak: testu generoen lanketa. Taldearen koadernoa eta Ikasnorabidea
-Autorregulazio + autoebaluazio jarduerak
-Ebaluazio egiaztatzailea:
-Ebaluazio taulak, gelaratzea, kalifikazioa,
-Ebaluatzeko egoera osatuak
-PKEren errubrikak
- Irakasle koadernoa
-Saioka eta Alexiaren arteko loturak
 

Lan dinamika: 

Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastolatan saioetako lanketa gelaratzea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Mintegi bukaeran ebaluazio galdetegia.
 

Emaileak: 
Harri Beobide Egaña
Hartzaile mota: 
Gizarte zientziako irakasleak. Unitateko berrikuntzak dbh2 eta 4n ezarri direla kontuan harturik arlo bakoitzean ziklo bakoitzeko irakasle banak parte-hartzea aholkatzen dugu.
Ikastaro zerrendara itzuli