EKI MUSIKA
24-25 ikasturtean musika mintegiak hiru saio izango ditu; iraila eta otsailekoa LH eta DBHko musika irakasleentzat izango dira. Modu bateratuan egingo dugu lan. Maiatzeko mintegia LHko musika irakasleentzat izango da bereziki.
- Musika arloari lege berriak egindako ekarpenak plazaratzea, ebaluazioaren inguruan hausnartzea eta EKI ikuspegitik egindako aldaketa eta berrikuntzak azaltzea: HTI, Ebaluazio Hezigarria, Irakasle koadernoa eta honen erabilera musika arloan. (Iraileko saioan bereziki)
- LH-DBHko musika irakasle guztiok arloaren ikuspegi osoa eta praktika onak partekatzea etapen arteko zubiak eraikiz eta hausnarketa eta gogoeta partekatua bideratzea.(Otsaileko saioan bereziki)
- LHko musika material berria aurkeztea. 25-26 ikasturterako prest eta erabilgarri izango dugun LH 4. 5. eta 6. mailako EKIMUSIKA materialaren aurkezpena. (Maiatzeko saioan)
- Kanpo eta barne formaziorako tarteak eskaintzea (mintegi saioetan barne-formazioak bideratzen jarraituko dugu baina kanpo formazio saio bat ere egin nahi dugu; monografiako).
- Foroaren bidez informazioa elkar partekatzea.
EKI musika: LH eta DBHko diseinua. Lotura, sekuentzia eta erabilera.
Musika eta lege berria.
Musika unitateen proposamenak eta berrikuntzak.
Musika arloaren ebaluazioa eta HTI.
Arloan erabiltzen diren baliabide digitalak eta pedagogikoak.
Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
-Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
-Saioetan parte-hartze aktiboa.
-Asebetetze galdetegia
Ane Muñoa Amas