IRAKURKETA-IDAZKETA ETA HEZIKETA LITERARIOA KIMUn. BILBO
Kimu Euskara eta Literatura proposamenean irakurketa-idazketaren ikasketa prozesuak ahozkotasuna du abiapuntu. Batetik, heziketa literarioa lantzen dugu eta, bestetik, sormena sustatu. Era horretara, arloko konpetentzia espezifikoei erantzun eta hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia bere osotasunean garatuko dute ikasleek. Prestakuntza tailer honen bidez, LHko Kimu proiektuan irakurketa eta idazketa prozesua nola lantzen den ezagutuko duzu, modu teorikoan eta praktikoan eta heziketa literarioa lantzeko hainbat gako eskuratuko dituzu.
1. Irakurketa eta idazketaren ikuspegia Kimun. Oinarri teorikoak.
. Ikaskuntzaren ikuspegi sozio-konstruktibista.
. Zer da irakurtzea?
. Zer da idaztea?
. Idazketaren garapen faseak.
. Helduaren eskuhartzerako gakoak.
. Nola islatzen du hau guztia Kimuk?
. Letra motaren inguruko hausnarketa Kimun.
2. Obra literarioak, manipulatzeko materiala eta hizkuntza-jolasak irakurketa eta idazketaren garapenaren zerbitzura Kimun. Proposamen praktikoak.
3. Eskola irakurketa-gune bat izan dadin liburutegia diseinatzeko eta dinamizatzeko gakoak.
Alderdi teorikoa zein praktikoa izango ditu.
Formazioak baloratzeko ohiko esku-orria