Ikastolen berri ematen, Galizian
Astelehenean Galiziako Parlamentura bisita egin genuen eta BNGko ordezkaritza zabal batekin bildu ginen, besteak beste, Manu Lourenzo hezkuntza arduradun nazionalarekin, Mercedes Queixas hizkuntza arlokoaarekin eta Breixo Losada BNGko gizarte mugimenduen arduradun nazionalarekin. Bilerara Sementeko arduradun nazional Santi Quirogarekin batera joan ginen.
Bileran, Ikastolen mugimenduaren egungo egoera azaltzeko aukera izan genuen, baita apirilean EAEko Legebiltzarrean lortutako hezkuntza akordioari buruz gure balorazioa azaltzeko ere. Interes handia erakutsi zuten hezkuntza akordioan, batez ere Euskal Hezkuntza zerbitzu publikoari eta euskararen eremuari dagokienez. Era berean, mahai gainean izan ziren, besteak beste, herri ekimenek hezkuntzan hizkuntza gutxituen normalizazioan duten garrantzia, gizarte aktibo eta etorkizunarekin inplikatua izatearen garrantziaz eta gure hizkuntzen etorkizunaz gaur egungo globalizazio testuinguruan.