KULTURA IKUSPEGI ZABALETIK EUSKAL KULTURARA: HASTAPENA
Helburua
Nola definitzen dugu kultura? Zeintzuk dira euskal kulturaren berezitasunak? Gure txikitasunetik zer eskaini diezaiokegu munduari? Nola landu euskal kultura gelan?
Ikastaro honen helburua, ikastoletan landu beharreko gutxienekoak definitzeaz gain, eguneroko lanean baliagarria egingo zaien materiala sortzea, da, saioetan zehar landuko diren edukiak kontuan hartuz. Edukiak
Kultura unibertso sakona da, bere baitan gai ugari biltzen dituena eta etengabe berritzen doana. Guk hemen proposatzen dugun ikastaro hau, izan ere, hastapena da, Kultura eta euskal kulturari buruzko oinarrizko gaiak landuko dituena. Hauek dira lehen hurbilpen honetarako proposatzen ditugun gaiak:
- Kultura motak.
- Herri kultura.
- Masa kultura.
- Euskal kulturaren elementuak eta balioak.
- Transmisioa: hizkuntza, identitatea, komunitatea.
- Garapena: heziketa, kontzientzia, eraldaketa.
- Parte hartzea: sortzaileak, herritarrak, bideratzaileak.
- Zeharkakoak: generoa, berrikuntza, kulturartekotasuna.
- Euskara eta euskal kulturaren historia soziala.
- Kultura idatzia: literatura.
- Ahozko kultura: pastorala, maskarada, antzerkia, atsotitzak, bertsolaritza
- Kulturaren loraldia. XIX. mendea.
- Euskal kulturaren elementu gakoa: euskara.
- “Euskal” adjektiboaren adiera desberdinak.
- Soziolinguistika ikuspuntua.
- Hizkuntza ekologiatik kultura ekologiara.
- Euskararen kultura-transmisioaren funtzioa.
- Sormena: euskal kultura esparruka.
- “Euskal” adjektiboaren adiera desberdinak.
- Soziolinguistika ikuspuntua.
- Hizkuntza ekologiatik kultura ekologiara.
- Euskararen kultura-transmisioaren funtzioa.
- Euskal kultura ikastetxeetan eta gure gelatan. Gogoeta eta praktika onak.
- Ikastetxeetan landu beharreko gutxienekoak.
- Euskal kultura eta kulturartekotasuna.
- Euskal kulturako elementuen transmisioa.
- Euskal Herriko hainbat esperientzien lanketa.
- Ikasgelan sormena sustatu.
SAIOAK, HELBURUAK ETA EDUKIAK
1. saioa | 2. saioa | 3. saioa | |
Helburuak |
|
|
|
Edukia |
|
|
|
Metodologia |
|
|
|
Iraupena | 3 ordu | 3,5 ordu | 3,5 ordu |
Ikastaroa Mikel Barriosekin lotu (mbarrios@ehi.ikastola.net).