JENDEAURREKO HIZKERA JASOA. TEKNIKAK ETA ESTRATEGIAK
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Matrikulazioa
Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.net).
Matrikula www.ikastola.net webgunean egingo da.
Helburu orokorrak
- Jendaurrean hitz egiteko segurtasuna eskuratzea.
- Ideiak ordenatzea eta baliabideak aukeratzea, horien arabera informazioa emateko, konbentzitzeko, limurtzeko, ideiak defendatzeko, inprobisatzeko ……..
- Eskemak eratzea.
- Batzar, mintzaldi eta jendaurreko ekitaldietako parte-hartzeak hobetzea. Gauza bera, komunikabideetako agerraldietan, batik bat, irrati eta TBkoetan.
- Eztabaidetan parte hartzeko teknikez jabetzea.
- Bilerak, batzarrak, mahai-inguruak etab. prestatzea eta dinamizatzea.
Helburu zehatzak
- Ahozko komunikazioa: transmisioa eta harremana. Eskuratu beharreko trebetasuna. Jarrera. Sinesmenak. Motibazioa.
- Parte-hartzeak prestatzea: gaia, helburua, entzuleak, interesa… . Eskemak eratzea. Bat-batekotasuna.
- Urduritasuna, beldur eszenikoa. Adrenalinaren indarra. Nola kontrolatu? Emozio egoera baikorrak sortaraztea.
- Hizkuntza eraginkorra: Entzuleen atentzioa lortzea eta interesari eustea. Hasiera eta amaiera. Material bisual lagungarriak.
- Gorputz mintzaira eta ahotsa: “Nola”ren garrantzia. Abiadura, isiluneak eta arnasketa. Keinuak, eskuak eta begirada. Ahotsa zaindu eta hobetu.
- Mintzaldi pertsuasioa: Arrazionala gehi emozionala. Sekuentzia motibatzailea. Ekintza eskaera.
- Ideiak defendatzea eta eztabaidak: Probak eta argudioak. Gogo bizia eta egoera bakoitzean egoten jakin. Egoera zailak kudeatzea (gatazka, aurrez aurre jartzea,…).
- Aurkezpenak eta gizarte ekitaldiak: Hizlariak aurkeztu. Jardunaldiak, mintegiak,...;.moderatzea. Omenaldiak, urteurrenak, irudia sustatzeko, inaugurazioak, eskerronak...
- Komunikabideak. Prentsaurrekoak: Idatzizko komunikabideetan, irratian eta telebistan elkarrizketak egitea.
- Bilerak: Deialdiak. Animazioa eta moderazioa. Ondorioak.
- Genero mintzaira: Errealitate baztertzailea. Hizkuntza zuzenago erabiltzea helburu
- Gainbegiratu orokorra: Funtsezko ideia-indarrak. Ondorioak. Ikasleen balorazioa.
Edukiak
- Ahozko komunikazioaren eraginkortasuna
- Aurrez landu beharreko funtsezko kontuak
- Mintzaldiaren egitura
- Ezinbesteko gida da eskema
- Urduritasunaren mitoa haustea
- Hasierak: atentzioa eta interesa nola piztu
- Berbaldiaren gorpuzkera: aurreikuspenak betetzera
- Amaierak: beharrezko amaiera
- Lagungarri bisualak
- Gorputz-mintzaira
- Ahotsa: Zain dezagun gure tresna
- Mintzaldi limurtzailea
- Ideiak defendatzea. Eztabaidak
- Hizlariak aurkeztea
- Gizarte-ekintzak aurkeztea
- Galderak. Etenak. Inprobisazioa. Entzuten jakin
- Komunikabideak
- Genero-mintzaira
Metodologia
Norberaren lanbidearekin lotutako mintzaldi praktikoak. Bideoan grabatu. Pantailan ikusi ostean, irakasle eta taldearen ebaluaketa-feedbacka. Eduki teoriko indargarriak eta lagungarriak.
Ebaluazioa
Ikastaro hasierako ebaluazioa izango dugu oinarri abiapuntua zehazteko, eta ikastaro osoan egindako lan praktikoak baliagarri izango zaizkigu ebaluazio jarraitua egiteko.
Izen emate data:
Astelehena, 2014, Ekaina 2-tik Ostirala, 2015, Iraila 4-ra
Hasiera - bukaera data:
Astelehena, 2014, Iraila 1-tik Asteartea, 2015, Ekaina 30-ra
Ikastolan bertan
Oharrak:
Ikastaroa, Mikel Barriosekin lotu ( mbarrios@ehi.ikastola.net)
Ikastaroaren formatua:
Ikastaroa
Ziurtagiri zenbakia:
403