Prebentzioa
Ikastolen jaietan ahalegin guztiak egiten ditugu alkoholaren kontsumo arduratsua bideratzeko. Gure mezua argia da: “ Primeran pasa pasatu gabe”.
Horretara ondorengo neurriak eta proposamenak landu ohi ditugu:
- Gazte eta nerabeei bideratutako formazio saioak antolatu.
- Gazte eta nerabeentzat partaidetza bultzatzeko ekimen bereziak: “Erronka” jokoa, ibilbideari buelta osoa emateko kanpaina, partaidetza aktiboa sustatuz.
- Txosnetan argi eta garbi adierazi, 18 urte baino gazteagoei ez diegula alkoholik salduko.
- Megafoniaz, freskagarriak eta alkoholik gabeko edariak kontsumitzeko mezuak zabaldu.
- Bai sarreretan, bai eta autobus geltokietan kontsumo arduratsuaren aldeko mezuak zabaldu.
- Txosnetan graduazio altuko alkoholdun edaririk ez saldu.