Sarrera
Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek bi helburu ditu: bi etapen arteko zubi lana egitea, batetik; eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzea, bestetik. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta hezkuntza prozesuan ziklo bakoitzak bere zeregina duenez, zikloen eta etapen arteko loturak zainduz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua da.
Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA Proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu.
Ezaugarri orokorrak
Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
- Gaitasunen garapenean oinarritua
- Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena
- Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena
- Aniztasuna errespetatzen duena
- Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua
Euskal Herri osorako egina
- Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena
- Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena
- Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diona
- Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena
Diseinu bateratu eta eraginkorra
- Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua du
- Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen ditu
- Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea da
- Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dítuen proiektua da
Zehar lerroak
- Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza
- Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza
- Osasun Hezkuntza
- Kontsumorako Hezkuntza
- Gizarte-komunikabide Hezkuntza
- Bide-Hezkuntza
Irizpide metodologikoak
- Globalizazioa
- Ikuspegi eraikitzailea
- Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin
- Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin
- Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin
Materialaren erosketa ahalbideratzeko Ikaselkarrera lotura aurkituko duzue. (http://www.ikaselkar.com/katalogoa/5). Webgune horretan edizio elementu guztien deskribapena eta material osagarria aurkituko dituzue.
Gidak: http://ikastola.eus/ikasmaterialak/txanela/gidak
Webgunea: www.txanela.net