LH PLASTIKA MINTEGIA
Lehen saioetan LH6rako unitate sekuentziak, helburu didaktikoak, ebaluazio irizpideak, baliabideak... zehaztuz, lehen urratsak. Ondoren, begirada holistikoa LH4-5-6rako ibilbidean eta begirada sistemikoa ikasgelan (Pedagogia Sistemikoa), LH5erako proposamena garatzeko oinarrietan fokatuz (sustraiak, aniztasuna, inklusioa).
2021/09/2 (osteguna) 1. mintegia: 6.1 Harri eta lur Amalur… 7 egun, 7 opari…
Gizakiak ingurunea, espazioa, aldatu izan du, behar ezberdinei erantzunez, baita artearen eremuan ere. Nola erlazionatu gara eta gaitezke ingurunearekin artearen bidez?
2021/11/29 (astelehena) 2. mintegia: 6.2 Tiriki tauki tauki... eraldatu eta eraiki
Hobetu dezakegu bizitza artearekin…? Ingurunearekin batera, bizitza hobetzeko arte adierazpena nola baliatu dezakegu?
2022/03/11 (ostirala) 3. mintegia: 6.3 Historialariak… Bizipenak geroaren argi…
Etorkizuna eraiki daiteke, eta unean uneko bizipenak izango dira geroaren argi… Bizipenak, harremanak, oroitzapenak… modu askotakoak izan daitezke eta hainbat modutara ere “gorde” ditzakegu...
2022/05/02 (astelehena) 4. mintegia:
1. zatia LH6 osatzen.
2. zatia Begirada holistikoa LH4-5-6rako arloaren ibilbidean.
2022/06/03 (ostirala) 5. mintegia:
Begirada holistikoan sakonduz, begirada sistemikoa (Pegagogia Sistemikoa) eta LH5erako proposamena.
LH 6. mailan Plastikazko, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza arloa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa, EKI-LH 6ko proposamen interdiziplinarrera hurbilduz.
Begirada holistikoaren baitan arloaren ibilbidea egituratzea (LH4-5-6), begirada sistemikoari tokia eginez, eguneroko lan-esperientzian aplikatzeko (Pedagogia Sistemikoa); LH5erako proposamenaren garapenerako oinarriak.
LH6rako proposamena.
Begirada holistikoa zikloko ibilbidean.
Begirada sistemikoa ikasgelan (Pedagogia Sistemikoa); LH5erako proposamena garatzeko oinarriak; sustraiak, aniztasuna, inklusioa.
Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, proposamen, teoria eta taldeko hausnarketa eta elkarlana uztartuz.
Parte-hartze aktiboa.
Talde-harremana, elkarlana.
Belen Baztarrika Juanes