Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluaren oharra

Ikastolakide agurgarria.

Pandemiak eragindako mugimendu eta bilera murrizketak aintzat hartuta, eta hurrengo asteetan neurriak malgutzeko aukera egon arren gutxienez estatuen arteko mugak itxita iraungo dutela aurreikusita, ekainean egitekoa zen Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusia atzeratzea erabaki du Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak, maiatzaren 22an egindako bileran.

Pandemiaren bilakaerak aukera ematen badu, irailean egingo da Batzar Nagusia.

Adeitasunez.

Koldo Tellitu

Ikastolen Elkarteko lehendakaria