Prestakuntza

Euskal Curriculuma garatzen ari den honetan, maiz, honakoa errepikatu ohi da: “Paperean jartzea agian ez da hain erreza, baina gero hau guztia geletara, praktikara eramatea askozaz ere zailagoa da!!! Nola gauzatuko ote dugu???”.
 
Gorputz Heziketako irakasleei zuzendutako prestakuntzaren bidez, Euskal Curriculumean Gorputz Heziketaren inguruan egiten den proposamenen inguruko formazioa eskaini nahi dugu. 
 
Formazioak bibentziala, teorikoak eta praktikoak dira.
 
OREKAZ MINTEGIAK: Euskal Herri osoko LH, DBH/Kolegio eta DBHO/Lizeoko Gorputz Heziketako hainbat irakasleekin Euskal Curriculumean Gorputz Heziketaren inguruan egin proposamena garatzen ari gara.
Mintegi nazionalak
Hurbileko mintegiak
 
FORMAZIO ESPEZIFIKOAK: Euskal Curriculumean Gorputz Heziketarako egin proposameneko gai espezifikoekin lotura duten formazioak.
LH, DBH/Kolegio eta DBHO/Lizeoko Gorputz Heziketako irakasleei bideratuak
Saioak bibentzialak, teorikoak eta praktikoak dira
13-14 ikasturtean eskaini den formazio espezifikoa:
o “Kulturartekotasuna jolasa, jokoa eta kirolaren bidez”
 
HH: Euskal Curriculumean Gorputz Heziketarako egin proposamenarekin lotura zuzena duen eta HH etapako lankideekin batera bideraturiko formazioa:
 “Norberaren ezagutza mugimenduaren bidez. Psikomotrizitatea”
o 13-14 ikasturtean bi formazioa izango dira; hastapenekoa eta sakontzera bideraturikoa
o Saioak bibentzialak, teorikoak eta praktikoak izango dira.
 
XILABA::