Jardunaldi Pedagogikoak
Bakoitzaren eta denon arrakasta xede. Hezkuntzan bata bestea elkarERAGITEN.
Iazko EHI-ren Jardunaldi Pedagogikoen 25. edizioan BIZI IZANDAKO “loraldatzeen” argia eta zabaldutako bidea jarraitzeak aurtengo 25+1=26JP-en atarira ekarri gaitu. Bat gehiago, eta hogeita bosti gehituta, hogeita seigarrena. Bai, halaxe da: nondik gatozen ahaztu gabe, nora goazen (eta nola) erronkari begira harrapatuko gaituzte aurtengo jardunaldiak ere.
Eta aurrera begira izate horretan bi galderen gibeletik ibili nahi dugu: zertan zehazten da gure eragina, gure ekarpena, eta zer lotura du gure ekarpenak ikasle bakoitzaren eta guztien ikas-arrakastarekin? Eragina, ekarpena, lana, progresioa, arrakasta elkarERAGINAZ bata bestearen eskutik datozela pentsatzen dugulako, “Hezkuntzan elkarERAGITEN” harturik lelo, gatozkizu zure ekimenaren indartzea sustatu, bultzatu nahian, irakats-arrakasta, bilakaera eta progresioa benetan tokatzen zaion lekuan ipintze aldera.
Testuinguru horretan hara aurtengo proposamena: bi ostiraletan zehar, gelaren kudeaketa arrakastatsua eta norberaren eta bestearen arrakastaren garapenaren duten arteko loturak izango ditugu hitz bide.
Martxoaren 29ko jarduna, Bilboko Bizkaia aretoan izango da eta gelaren eta arrakastaren kudeaketan zentratuko da. Bost puntu nagusi izango ditu lanketarako:
- Gelaren kudeaketa: nola errealitate bilakatu guztien ekarpena bakoitzaren eta guztien ikas-arrakastaren (progresioaren) zerbitzura.
- Ikasteetan hobekuntzara nolako ekarpena egiten duen pedagogia 3.0-k.
- Gelaren kudeaketa emankorrerako irakaslearentzat (irakasleentzat) kontseiluak eta egikera zehatzen azalpenak.
- Nola aurre egin gelaren kudeaketan agertzen diren 3 zailtasun nagusienei.
- Nola arrakastatsu (efikaz) bihurtu ikasleen praktikara irakasleek egiten duten feedback (akonpainamendua).
Horretarako, @StephaneCote30, Stéphane Côtè pedagogia 3.0-n irakasle, ikerlari eta aditu Quebec-arra izango dugu gure artean. Bere ekarpenetatik garatuko ditugu gelako kudeaketaren garapena arrakastatsuari lotutako jakite, egiten jakite eta izaten jakiteak.
Martxoaren 29ari dagokion jardunaldietako ekitaldiei osaera emateko geure arteko ikastoletatik jasoko dugu berri: gelaren kudeaketaren hobetze lanetan burututako esperientzien berri emango digute elkarrekin osatutako lana partekatuko digutelarik.
Bigarren ostirala, apirilaren 5ekoa, bestearen eta norberaren arrakastan nola eragin sakontzen jarraitzeko erabiliko dugu, horretarako gaur egungo ikuspegiek aholkatzen duten eran kognitiboaren eta afektiboaren artean desberdintzak egitea alboratuz.
David Duran @davidduran_cat, izango dugu hizlari eta gogoetan bidelagun. Hasteko, ikaste kooperatiboak onurak soilik laguntza jasotzen dutenei ekartzen dizkiela eta ez laguntza ematen dutenei kontsideratzen duen ikuspegi okerra gainditzeko ebidentzia zientifikoen errebisioa egingo du. Azken finean, guztion progresiorako eta onurarako berdinen arteko ikasleen ikastea geletan nola indartu sakon pentsatzen jardungo dugu, berdinen artean hezkuntzan elkarERAGITEN jardunaldietako leloaren erritmoan gure ikastea eta espertotasuna indartuz eta sendotuz.
David Duranekin burutuko dugun saioaren bigarren zatian, jardun praktikoa ildo beretik burutuko dugu, ikasleek elkarri lagunduz nola sakonago ikasten duten adibide praktiko zehatzak ezagutuz eta partekatuz.
Ondoren @CarlesParellaE, Carles Parelladak gure alderdi afektibo eta emozionala gaiari buruz mintzatuko zaigu: emozioa, kognizioa, presentzia… egunero ikasgeletan partekatzen den bizitzan. Eta, bigarren jarduneko ibilia osatze aldera, ikastola- familia, bi aldeen artean eraiki beharreko errespetuaz eta elkar-onarpenari buruz bere esperientzia ager diezagun eskatuko diogu.
Eta hau guztia, bestearen eta norberaren arrakasta esperientziaren garapena ardatz hartuz eta elkar eraginaren garrantzian begirada pausatuz. Norberaren arrakastaren esparru honek ere tarte horretan trataera berezia izatea nahiko genuke.
26.Jardunaldi Pedagogikoen bigarren egunaren azken zatia osatzeko, aurreko asteko jardunean egin moduan, berriro ikastolak mintzatuko zaizkigu. Praktikan bizitutako elkarERAGINAren agerpen esperientzia ezberdinak agertuko dizkigute apirilaren 5 honetan ere.
Azkenik, bi egunetako jardunen laburpenarekin eta itxiera ekitaldiarekin emango diegu agurra 26JP-ei. Horrela, 26JP hauetatik NORBERAREN, BESTEAREN, BESTEEN, GUZTION… ikas-arrakastan elkarERAGITEN sendo eta gogoz jarraitzera nola jardun molde, eredu, egikera… ugari eta interesgarriak bildu ondoren, indartuta itzuli ahal izango dugu benetako bizitzara, gure ikastoletara.
EGITARAUA
Martxoaren 29an - BILBO, BIZKAIA ARETOA Matrikulatu
9:30 - 9:45 | HARRERA Dokumentazio Banaketa |
9:45 - 10:15 | JARDUNALDIEN HASIERA EKITALDIA |
10:15 - 11:45 | “GELAREN KUDEAKETA AUTOGENERANTEA PEDAGOGIA 3.0-n” - Stéphane Côté. GUZTION IKAS-ARRAKASTA guztion artean. Talde lanetik EKIPO lanera. |
11:45 - 12:15 | ATSEDENA. Kafea |
12:15 - 13:30 | “GELAREN ARRAKASTAREN KUDEAKETA: DINAMIKA PRAKTIKOAK”. Stéphane Côté. (Activités 3.0) GUZTION lorpenetan PROGRESIOA. |
13:30 - 14:15 | IKASTOLEN AHOTIK “GELAREN KUDEAKETA, PRAKTIKA, ETA BEGIRADEN ERABERRITZEA” |
14:15 - 14:30 | ONDORIOAK ETA AMAIERA |
APIRILAK 5 - HERNANI ORONA IDEO Matrikulatu
9:30 - 9:45 | HARRERA Dokumentazio banaketa |
9:45 - 11:00 | “BERDINEN ARTEAN IKAS-IRAKASTEN” - David Durán. BESTEAREN PRESENTZIA ETA GUZTION-BAKOITZAREN GARAPENA ETA ARRAKASTA. |
11:00 - 11:45 | TALDE LANA |
11:45 - 12:15 | ATSEDENALDIA. Kafea |
12:15 - 13:00 | BATERA JARTZEA |
13:00 - 14:20 | “ERRESPETUTIK ETA ELKARRI BEGIRUNETIK HAURRA-IKASTOLA-FAMILIA ARTEKO HARREMANAK” Carles Parellada, Heziketan DENOK elkarreragiketan. |
14:20 - 15:00 | IKASTOLEN AHOTIK |
15:00 - 15:15 | JARDUNALDIEN ITXIERA |