Elena Zabaleta Andresena da Nafarroako Ikastolen Elkartearen lehendakari berria
Elena Zabaleta Andresenak Nafarroako Ikastolen Elkartearen lehendakaritza bere gain hartu du
“Esperientzia, berrikuntza eta balio sozial positiboek Nafarroako Ikastolen Elkartearen hurrengo urtetako lana sustatuko dute”
Martxoaren 25ean, Nafarroako Ikastolen Elkartean (NIE) ospatutako azken Asanbladan, karguak berritu ziren eta aho batez erakundearen lehendakari Elena Zabaleta Andresena izendatu zen, karguan Mikel Asiain ordezkatuz. Halaber, Aitor Uriarte Arana lehendakariorde izendatu zen, Susana Garralda Perez ordezkatuz.
Elena Zabaleta (Oronoz, 1978) NIEko hamahirugarren lehendakaria izango da eta erakundearen sorreratik Julio Altadillek, Ramón Mintegik, Patxi Arzek, Jesús Bueno Asínek, Txomin Izkok, Gorka Nicuesak, Fermin Altzugaraik, Aingeru Epaltzak, Xabier Azanzak, Izaskun Arratibelek eta Pello Irujok, Mikel Asiainek bete zuten kargua bere gain hartu du.
Elena Zabaletak Enpresa Zientzietan diplomatua eta Enpresaren administrazioa eta kudeaketan lizentziaturaren ikasketak ditu. Baztan Ikastolako lehendakari izan da (2013-2015) eta azken urte honetan Nafarroa Oinez ospatu zuten. Gaur egun, Baztan Ikastolako Guraso Elkarteko harreman instituzionaletarako arduraduna eta Baztan Udal Patronatuko kide, baita NIEKo Nafarroa Oinezeko batzordeko kide ere.
Izendapenaren ondorengo bere lehen hitzetan, bere asmoa da lan eta berrikuntza ildoari jarraipena ematea da, aurreko lehendakariek egin zuten moduan.
“Ikastoletatik ahalegin berezia egiten jarraituko dugu, batetik, irakasleen etengabeko formazioan, eta, bestetik, familien inplikazioan eta parte-hartzean ere, guztien artean helburu nagusitzat ikasleen konpetentzia pertsonal eta sozialen garapena dituzten hezkuntza zentroak lortzeko; hala nola, egiten ikastea konpetentzia; hizkuntza konpetentziak, euskara ardatz zentrala izanik, eleaniztasuna sustatuz... Europako arauek planteatzen dutenarekin bat eginez”. Halaber, adimen emozionalaren garapen sistematikoaren alde ikastolek egindako apustua azpimarratu zuen, gure seme-alabek pertsona zintzoak izaten, eta, aldi berean, bizi diren gizartearen elementu aktiboak izaten ikas dezaten.