Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatziak 2019

 

Martxoaren 26an hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatziak 2019 ekitaldia. Izen-emateko epea amaitu berri dela, 1.000 ikasletik gora dira apuntatu direnak herrialdeko guztian izango diren 8 saioetarako. Eskualdez eskualde, Gipuzkoa osoan izango du presentzia ekimenak.

Izen-ematea betetzeko galdetegia abenduan zabaldu genuen Gipuzkoako ikastoletara, ikastetxeetara, bertso eskoletara eta eskualdeetako hainbat arduradunengana, eta urtarrilaren 20ra arteko epea izan dute parte-hartzeko asmoa izan dutenek.

Ekitaldi bakoitza 3 ataletan banatuko da: Bertsoak idatzi, bertso saioa eta sari banaketa. Ordu bete izango dute ikasleek sariketari dagozkion bertsoak idazteko. Ondoren, bertso-eskoletan zein ikastetxeetan prestatutako emanaldia egiteko aukera izango dute gaztetxoek, eta bertsolari gazteek emandako bertso saio bat ere entzungo dute. Gero, epai-mahaiak bere erabakia hartu ostean, sari-banaketa egingo da.

Saioak goizez izango dira, 9:30ean hasita, eta sari-banaketarekin amaituko dira, 12:00etan.

Saioak Gipuzkoako 8 eskualdetan izango dira, ondoko leku-egunetan:

Eguna

Eskualdea/k

Lekua

Martxoaren 26a

Oarsoaldea

Lezo - Gezala aretoan

Martxoaren 27a

Goierri

Zumarraga - Zelai Arizti aretoan 

Martxoaren 28a

Tolosaldea

Tolosa - Laskorain ikastolan

Martxoaren 29a

Debabarrena

Elgoibar - Elgoibar ikastolan

Apirilaren 2a

Debagoiena

Eskoriatza - Almen ikastolan

Apirilaren 3a

Urola

Azpeitia - Soreasu aretoan

Apirilaren 5a

Urola-Kosta

Orio - Karela kiroldegian

Apirilaren 9a

Buruntzaldea-Donostialdea 

Hernani - Biteri Kultur etxean

Ordutegia, berriz, honako hau izango da saio guztietan:

9:30 – 10:30

Bertsoak idatzi

10:30 – 11:30

Bertso saioa. Tarte honetan, ikasleek bere saiotxoa ekar dezakete prestatuta taldeka nahiz bakarka aurkezteko.

11:30 – 12:00

Bertso idatzien sari-banaketa

Egin beharreko lana: emango zaien gai bati erantzunez, koplak edo bertsoak egin beharko dituzte, honela: 

- LH 3. eta 4. maila: 2 kopla edo bertso 1.

- LH 5. eta 6. maila: 4 kopla edo 2 bertso. 

-DBH 1. eta 2. maila: 6 kopla edo 2 bertso. 

- DBH 3. eta 4. eta Batxillergoa: 6 kopla edo 3 bertso. 

OHARRA: Ikasleek bolaluma edo lapitza eraman beharko dute bertsoa idazteko.

Bat-batekoa, otsailaren 15ean

Otsailaren 15ean, abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko XXXIX. Txapelketa. Bat-batekoan, guztira, 23 bertsolarik hartuko dute, afari formatuan izango diren kanporaketetan. Finala Lasturren izango da, apirilaren 5ean.

Honakoa izango da egutegia:

-Otsailaren 15ean, Ibarrako Sendi Ekintza Elkartean: Joar Garate Rueda, Araitz Sagarna Larrañaga, Maddi Aiestaran Iparragirre, Aitor Tatiegi Loidi, Ekain Tolaretxipi Errazti eta Hodei Munduate Etxeberria.

-Martxoaren 1ean, Zestoako Lau Itturri Elkartean: Oihana Arana Cardenal, Uxue Alkorta Iturbe, June Garmendia Duarte, Imanol Albizu Gurrutxaga, Igauri Lopetegi Amostegi eta Iker Letamendia Barandiaran.

-Martxoaren 15ean, Orioko Aldapa Elkartean: Irati Arakistain Mendizabal, Maide Garmendia Jauregi, Joane Aldalur Irazusta, Aner Peritz Manterola “”Euzkitze"", Xabier Agirre Bikuña eta Jon Azpiroz Anza.

-Martxoaren 22an, Oñatiko Larrain-Gain Elkartean: Haizea Arana Cardenal, Julene Iturbe Epelde, Naia Arrizabalaga Arrieta, Aimar Sorazu Roteta eta Bittor Zubiagirre Anduaga.

- Finala, apirilaren 5ean, Lasturko plazako tabernan.