LH LEHEN ZIKLOKO ERREFERENTEENTZAKO SAIOAK. ALVARO BEÑARAN
KONTUZ!!! LEKU ALDAKETA EGON DA. LANDAKO GUNEAn (DURANGO) IZANGO DIRA SAIO BIAK
Lehen Hezkuntzako haurraren garapen-prozesuaren ezaugarririk esanguratsuenak ezagutzera ematea eta garapen-prozesu horretan helduak duen garrantziaz jabetzea.
1. SAIOA (AZAROAK 5)
-
Sarrera: hezkuntzaren inguruko hausnarketa orokor bat (testuingurua, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako jauzia).
-
Lehen Hezkuntzako haurraren garapen-prozesuaren zenbait ezaugarri esanguratsu: pentsamenduaren garapena; sozializazioaren garapena (taldea eta harreman motak); helduaren garrantzia; arauen garrantzia; jolasa eta lana; hitza eta komunikazioaren garrantzia; norberaren irudia.
-
Ahalguztiduntasunaren dinamika eta gaitasunen dinamika (frustrazioa).
-
Nola datoz Haur Hezkuntzatik? Zer dakarte eraikita? Abiapuntua kontuan hartu.
-
Zailtasunak eta inguruaren egokitzapena.
2. SAIOA (AZAROAK 12)
-
Ispilu funtzioa, beti ere, haurrari laguntzeko (Zer egin? Haurra onartu, kontuan hartu, entzun, ulertu, erantzun, egokitu, eutsi, kuestionatu, kontenitu…Nola egin? Gure hitzaren, jarreraren, begiradaren, tonuaren… bidez).
-
Prozesuen garrantzia eta haurren egoerak horretan: iraunkortasuna, egonkortasuna, ahalegintzearen garrantzia…
-
Pentsamendu zehatzaren eragina lan proposamenetan.
-
Etxea eta ikastola: etxeko lanak?
-
Ikastola etxean; etxea ikastolan… Haurraren bueltan dabiltzanen arteko koherentzia eta komunikazioa: esaten diogun hori ekintza praktikoetan ikustearen garrantzia.
-
Ondorioak
Partaideen asebetetzea, aurkeztutako gaiekiko
Amaia Artolazabal Amilleta
Belen Baztarrika Juanes
Itziar Lopez de Sosoaga Caño