AHOTS GORAKO IRAKURKETA LANTZEN
-
Matrikulazioa
Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.eus).
Matrikula www.ikastola.eus webgunean egingo da. - Kokapena: Ikastolan bertan
- Irakurketa zuzena eta euskal doinuaren araberakoa egitea.
- Testuak interpretatzen ikastea.
- Ahoskerarekin zerikusia duten alderdien gaineko eztabaida eta hausnarketa bultzatzea.
- Euskal literaturaren testu ugari ezagutzea.
- Ikasitakoa ikasgelan berehala aplikatzen hastea hiru mailatan: irakasleak testu liburuetako edo bestelako testuak ikasleen aurrean irakurtzeko, ikasleen ahots gorako jardunak zuzentzeko eta ikasleei jarraibideak emateko ahoskeraren inguruan.
- Beste bide bat ezagutzea irakurmena lantzeko, baita ikasleak literaturara hurbiltzeko ere.
- Ikaslearen komunikazio gaitasuna garatzea: baliabideak eman emozioa eta hitza elkarri lotzeko.
- Euskararen prosodiarantz
- Ahoskera ZUZENA: hizkuntz irizpideak
- Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua
- Iritziak eta hausnarketa: erregistroak, euskalkia/batua, euskal azentua
- Aho hizkuntzaren mintzamolde JATORRA: euskal doinua
- Unitateak
- Etenaldiak eta arnasa
- Mintzagaia
- Galdegaia
- Kokagunea esaldian
- Eragina doinuan eta intentzioan
- Tema/Rema
- Sintaxia eta doinua
- Intonazio kodea eta puntuazioa
- Joera artifizialak: galdera markak eta harridurak
- Informazio planoak
- Urraspidea planoak markatzeko testuan
- Gaztelaniazko doinuaren eragina
- Ahoskera ZUZENA: hizkuntz irizpideak
- Testuaren interpretazioa
- Irakurketa EGOKIA eta ERAGINKORRA: komunikazioa
- Testu motak eta irakurketa estiloa
- Testuaren egitura
- Testu zatiak
- Ideien hierarkia
- Hitz klabeak
- Irakurketa NATURALA: dramatizazioa
- Parametroak: tonua, erritmoa, abiadura, isiluneak, ikuspuntua
- Pertsonaiak: ezaugarriak, harremanak, tokia, denbora
- Intentzioak: emozioen partitura
- Irudiak
- Sinkronizazioa: gorputza, emozioa eta hitza
- Irakurketa EGOKIA eta ERAGINKORRA: komunikazioa
Saio teorikoak eta praktikoak uztartuko badira ere, praktikari emango zaio lehentasuna. Saio teorikoetan, ahozko adierazpide zuzenari dagozkion alderdien berri eman eta landuko dira. Saio praktikoetan, berriz, irakasleak eguneroko jardueran ikasleen aurrean irakurri ohi dituen testuen irakurketa neutroarekin hasi eta genero guztietako literatur testuen irakurketa dramatizatua egingo da, euskara batuan zein euskalkietan.
Ikastaro hasierako ebaluazioa ikasketari bakoitzaren abiapuntua zehazteko. Hortik aurrera ebaluazio jarraitua izango da ariketa praktikoetan oinarritua.