Gipuzkoako Bertso Idatzien 2018ko Txapelketa: Eskoriatza eta Azpeitiko saioak
Gipuzkoako Ekolarteko Bertso Idatzien 2018ko Txapelketako hirugarren eta laugarren saioak jokatuko dira martxoaren 13an eta 14an, Eskoriatzan eta Azpeitian. Guztira 180 ikaslek hartu dute parte.
Eskoriatzako saioa
Eskoriatzako Almen ikastolan jokatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako hirugarren saioa, Debagoiena eskualdeari dagokion saioa hain zuzen ere. Parte-hartzearen kopuruari dagokionez, 150 ikasle izan dira bertan, LH 4. mailatik hasi eta Batxilerrerainoko adin tartean. Ordu beteko idatzaldia izan da, eta adin maila bakoitzak berari egokitutako gai bati erantzunez egin du lana.
Ondoren izan den Saio didaktikoan, Haizea Arana, Oihana Arana eta Eñaut Martikorena izan dira kantari. Bertsoak idazten izan diren ikasleek saio gozagarria izan dute ordu erdiz, bertsolari gazteen ahotik.
Epaimahaiak bere epaia idatzita etorri da sari-banaketaren tartea. Lau mailatan sailkatuta izendatzen dira saridunak, maila bakoitzean 2; honako hau izan da saridunen zerrenda:
LH 3, eta 4.a:
- saria: Unax Gonzalez. Kurtzebarri ikastetxea
- saria: Nahia Marmolejo. Kurtzebarri ikastetxea
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Mohamed Limam. Kurtzebarri ikastetxea
2. saria: Iraia Diaz de Guereñu. Almen ikastola
DBH 1. eta 2.a:
- saria: Iñigo Santa Cruz. xantxiku ikastola
- saria: Zihara Etxeberria. Arizmendi-Almen ikastola
DBH 3., 4. eta Batxilerra:
- saria: Oihana Arana Cardenal. Arizmendi-Almen ikastola
- saria: Haizea Arana Cardenal. Arizmendi-Almen ikastola
Azpeitiko saioa
Azpeitiko Baigera gelan jokatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako laugarren saioa. Urola bailarako eskualdeari dagokion saioa izan da Azpeitiako hau. Orain artekoetan baino parte-hartze txikiagoa izan du saio honek, 30 laguneko kopurua egin baitu idazteko ahalegina egin duten ikasle multzoak. Hori bai, adin tarte guztiak egon dira bertan ordezkatuta, LH 4. mailatik hasi eta Batxilerrerainokoetan. Ordu beteko idaztaldia izan da, eta adin maila bakoitzak berari egokitutako gai bati erantzunez egin du lana.
Ondoren izan den Saio didaktikoan, Maider Arregi, Unai Gaztelumendi eta Unai Mendizabal izan dira kantari. Librean ekin diote saioari eta ikusleei egokitutako gaiak ahoan hartuta ekitaldi gozoa eskaini dute hiru bertsolariok.
Epaimahaiak bere epaia idatzita etorri da sari-banaketaren tartea. Lau mailatan sailkatuta izendatzen dira saridunak, maila bakoitzean 2; honako hau izan da saridunen zerrenda:
LH 3, eta 4.a:
- saria: Joane Segurola. Basakaitz ikastetxea (Aizarnazabal)
- saria: Haizea Aldazabal. Basakaitz ikastetxea (Aizarnazabal)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Miren Iturzaeta Oiarzabal. Ikasberri ikastola (Azpeitia)
2. saria: Joanes Azpillaga. Ikasberri ikastola (Azpeitia)
DBH 1. eta 2.a:
- saria: Xabier Abaunz Gallastegi. Ikasberri ikastola (Azpeitia)
- saria: Nora Aldalur. Ikasberri ikastola (Azpeitia)
DBH 3., 4. eta Batxilerra:
- saria: Eider Iturralde Agirre. Ikasberri ikastola (Azpeitia)
- saria: Oihana Labiano Sorazu. Ikasberri ikastola (Azpeitia)