25.JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK. MARTXOAK 2. IRAKASLEAREN JARDUNA GELAN
25 urte, 25 jardunaldi, bata bestearen atzetik hutsik egin gabe. Ikastolen beharretik abiatu eta hezkuntza komunitate zabalari, herriari ekarpena eginez.
Ikastolen jardunaldi pedagogikoak erreferentzia bat izan dira euskal gizartean eta horretarako begiratu besterik ez dago egindako ibilbideari. Puri-purian dauden gaiak, punta puntako hizlariak, ikastolen parte hartze zuzena, euskara ardatz eta beti ere hobetzeko ikuspegia galdu gabe. Eta ibilbide hori jarri nahi da balorean aurtengo urtean, 25 urte ez bait dira urtero betetzen. Hogeita bost bider loratu diren jardunaldiak. 25 lora hezkuntza eraldatzeko, IKASTOLAK 25 URTE HEZKUNTZA LORALDATZEN.
Eta ezin atzera begira bakarrik geratu. Nondik gatozen ahaztu gabe, hankak non ditugun beti garbi izanda baina etorkizunari begira. Aurtengo jardunaldiak ere halaxe datoz. Etorkizunari begira jarrita, ETORKIZUNEKO IRAKASLEARI BEGIRA jarrita.
Hobekuntza eta berrikuntza denok ditugu ahotan eta aurtengo jardunaldien abiapuntua hortik dator, aurreko urtekoari jarraiki. Aurreko urteko jardunaldiek, eraldaketa ikastolan eta espazioetan ekarri bazuten, aurtengoek gelako jardunean jarriko dute eta zehazki irakaslearen jardunean.
Horretarako, bi egun, bi goiz izango ditugu eta etorkizuneko irakaslearen aspektu ezberdinak landuko ditugu.
Martxoaren 2an, Angels Domingo eta Federico Malpicaren eskutik gelako jarduna nola hobetu aztertuko dugu. “Practica Reflexiva” oinarri hartuta irakasleak ikastolako iparrari begira jarri eta beraien eguneroko jarduna zentzu horretan bideratzen lagunduko zaie. Tresna ezberdinak eskainiko dira. Lan jardunaldi bat izango da, tailer moduan, ekintzan ikasten delako.
Martxoaren 9an, hiru lekutan jarriko da fokoa. Prestakuntzan, norbera izatean eta etorkizuneko profesionaletan. Francesc Imbernonek irakasle izatearen eztabaida jarriko digu ahotan eta zein ofizio polita den azaldu. Eraldaketa honetan duen garrantzia ere azpimarratuko digu, irakaslegoa eta kolaborazioa uztartuz. Ariz Anasagastik berriz, hezkuntza emozionala ekarriko digu. Dena ez delako arrazoia. Irakaslearen alderdi profesionalari alderdi pertsonala gehituko dio. Eta azkenik, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatetik beraien etorkizuneko profesionalaren profila ekarriko digute.
Martxoak 2 - ostirala
9:30 - 9:45 - Harrera eta dokumentazioaren banaketa
9:45 - 10:15 - Jardunaldien hasera ekitaldia
10:15 - 11:45 – Hizlaria: Angels Domingo - Bideratzailea: Federico Malpica
“Tailerra: Hausnarketa naturaletik, gogoeta sistematikora”
11:45 - 12:15 - Kafea
12.15 - 13:15 - Talde lana.
13:15 - 14:15 – Batera jartzea.
14:15 - 14:30 - Ondorioak eta amaiera.
Belen Baztarrika Juanes
Manu Aurrekoetxea Olabarri
Jose Luis Sukia Busselo
Patxi Olabarria Furundarena
Koldo Aldabe Muxika
Idurre Maortua Aiartzaguena
Abel Ariznabarreta