MATEMATIKA ESKUETARA LH 3-4 SAKONTZE SAIOAK
“Matematikak eskuetara” izenpean, oinarrizko ezagutza eta baliabideak bildu eta gero, zenbait aspektutan sakontzko aukera izango dugu saio hauetan.
Erregletak: Cuisenairen erregletak tresna oso egokiak dira lehen hezkuntzako ibilbide osoan hainbat eta hainbat kontzeptu matematiko modu manipulatiboan hurbildu eta lantzeko umeekin. Ikastaro honetan erregletak erabiltzen ikasiko dugu. Oinarrizko lau eragiketak nola egiten diren ezezik beste hainbat jarduera eta jolas ere ezagutuko ditugu.
Bloke logikoak:Logikaren ibilbidean lehen hezkuntza osoan egiteko moduko jarduerak daude bloke logikoak ardatz hartuta. Goiz oso baten begiratu bat emango diegu bloke logikoen inguruko aukerei. Jarduera eta jolasak ezagutuko ditugu.
Jolasak: Jolasa ikasketa ekartzen duen tresna dela ulertzen dugu bide egokienetik, gainera. Gozamenetik eta plazeretik. Jolasaren bitartez matematikako kontzeptu gehienak landu daitezke eta baita zenbait prozeduren mekanizazioa lortu ere. Goiz honetan, matematikako atal ezberdinak hartuko dituen jolasen bilduma eraikiko dugu denon artean.
Buruketak: Buruketen trataera eta mailakaketa aztertuko ditugu. Material manipulatiboek ematen dituzten aukerak aztertuko ditugu.
Esperientzien trukaketa: Ikastaro hau esperientzien elkargunea dela ulertzen dugu. Esperientzia horiek ezagutzeko eta elkarjartzeko aukera izango dugu. Matematikak lantzeko dauzkagun modu, antolakuntza eta estrategiak ezagutuko ditugu.
Saio guztietan aurkeztuko den material edo dinamikaren azpian dagoen ildo teorikoa gogoratuko dugu eta berehala, materialok bertan dauzkagula (erregletak, bloke logiko eta buruketen saioetan partaideek material horiek ekartzea komeniko da) nola erabili ikusiko dugu praktikatuz.
Formazioak baloratzeko ohiko esku-orria
Belen Baztarrika Juanes