EKI LMH - IKASGUNE PLATAFORMA, DRIVE EGITURA ETA KONTZEPTU-MAPAK (DRAW.IO) A TALDEA .
Kokapena: IKASTOLEN ETXEA. KUTXA GELA
MINTEGI HAU EKAINAREN 28AN EDO IRAILAREN 6AN EGITEKO AUKERA DAGO. IRAILEKO MATRIKULAZIOAK 2017-2018KO ESKAINTZAREN BARRUAN EGIN BEHAR DIRA
EKI LMH Proiektuko Ikasgune plataformaren azalpena eta erabilera praktikoa egitea eta hainbat aplikazioen lanketa unitateko jardueretan.
Ikasgune plataformaren erabilera
- azalpen orokorra
- Euskarri digitalen lanketa: txantiloiak, galdetegiak, IKT jarduerak...
- Praktika erreala ordenagailuetan
- Ikasleen jarraipenaren inguruko hasierako azalpena
Eskemak eta mapa kontzeptualak
Arloko jardueretan erabiltzen diren IKT aplikazioen lanketa egingo da, azalpena eta praktika konbinatuz, ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko duelarik. Bestalde, eta mintegiaren helburua IKT jarduerak gelara eramateko irakasleak gaitzea dela kontuan izanik, prestakuntza saio hauetan, arloko IKT jarduerak ezagutu eta praktikan jarriko dira.
Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio-galdetegia betetzea.
Oihan Odriozola Aranburu