24.JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK. MAIATZAK 5. ERALDAKETA GELAN ETA IKASTOLAN LAN JARDUNA.

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2017, Apirila 11-tik Asteazkena, 2017, Maiatza 3-ra
Saioak: 
2017/05/05 (Ostirala) 09:15-tik 15:00-ra
Iraupena: 
5.75 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Orokorra
Tokia: 
Orona Ideo
Helburuak: 

24. Jardunaldi Pedagogikoak

Pedagogia eta espazio eraldatzaileak aztertuko dira ikastolen jardunaldietan

Maiatzaren 5ean eta 6an izango dira, Orona Ideon (Hernani) eta EHUren Bizkaia aretoan (Bilbo)

Federico Malpica, Rosan Bosch eta Aitor Axpek gidatuko dituzte ikastolen aurtengo Jardunaldi Pedagogogikoak. Hogeita laugarrenak izango dira, eta datozen maiatzaren 5ean eta 6an egingo dira, ostiral eta larunbatez, Hernaniko Orona Ideo-n eta Bilboko EHUren Bizkaia aretoan. Ikastolen eredu eraldatzailea garatzeko, pedagogia eta espazio eraldatzaileen inguruan arituko dira aurtengo jardunaldiak.

Edukiak: 

Bi egun, bi lekutan eta bi gairen inguruan hausnarketa egitea proposatzen dute ikastolen aurtengo jardunaldi pedagogikoek. Goiz osoko saioak izango dira biak.  “Pedagogia 3.0. Berritu, eraldatzeko” goiburua izango dute Ikastolen 24. Jardunaldi Pedagogikoek. Pedagogia eraldatzailea eta hura garatzeko espazio eraldatzaileak ardatz hartuta, ikastoletan garatzen ari diren eredu pedagogiko eraldatzailearentzako bitartekoak aztertu eta eskaintzea dute xede. Eta badira nor gai horiez mintzatzeko gonbidatu diren hizlariak.

Lehen egunean hezkuntza praktika eraldatzeko irakaskuntzaren garapenerako klabeak aztertu eta landuko dira jardunaldietan. Hitzaldi formatua bainoago, lan jardun formatua edukiko du, eta Bartzelonako Escalae institutuko kide eta sortzaile  Federico Malpica izango da gidari. Malpica Hezkuntza doktorea da, eta aholkularitza pedagogikoa ematen du sei herrialdetan.

Bigarren egunean, berriz, eredu pedagogiko eraldatzaileak garatzeko espazio eraldatzaileak jorratuko dira. Bi hizlari arituko dira behar pedagogikoetarako espazioen eraldaketaz mintzatzen.

Lehena Rosan Bosch holandarra izango da.  Artista, diseinatzaile eta arkitektoa da Bosch, eta Danimarkan, Singapurren eta Espainian dituen estudioetatik irten dira azen aldi honetako diseinu berritzaileenak. Eraikin publikoetan, liburutegietan eta ikastetxeetan egindako lanek sari eta errekonozimendu ugari jaso dituzte.

Aitor Axperen hitzaldiak itxiko ditu jardunaldiak. Irakaslea eta bioeraikuntzan aditua da Axpe, eta oraintsu hasi da espazioak behar pedagogiko berrietara egokitu nahi dituzten ikastoletan aholkularitza ematen. Badu horretan esperientzia, eta horregatik izendatu du alor horretako aholkulari Ikastolen Elkarteak.

Lan dinamika: 

Maitzak 5 – Orona Ideo Hernani

9:15 – 9:30        Harrera eta dokumentazioaren banaketa

9:30 – 10:00      24JP jardunaldien hasera ofiziala

10:00 – 11:30    Federico Malpicaren hitzaldia: “Gelan eta ikastolan eraldaketa emateko giltzarriak”

11:30 – 12:00    Bakarkako hausnarketa

12:00 – 12:45      Kafea

12:45 – 13:45      Taldekako hausnarketa

13:45 – 14:30      Batera jartzea

14:30 – 14:45       Egunaren amaiera

Emaileak: 
Beñat Azurmendi Aguirre
Abel Ariznabarreta
Belen Baztarrika Juanes
Manu Aurrekoetxea Olabarri
Jose Luis Sukia Busselo
Patxi Olabarria Furundarena
Koldo Aldabe Muxika
Idurre Maortua Aiartzaguena
Hartzaile mota: 
Ikastolako zuzendari, ikasketa buru, koordinatzaile, orientatzaile eta irakasleak.
Prezioa: 
30.00€
40.00€
15.00€
Ikastaro zerrendara itzuli