Hezkuntza Legeaz gogoetak lantzen ari dira ikastoletan

 

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege baten atarian egon gaitezke legegintzaldi honetan. Ikastolok 2004. urtetik eskatzen ari garen legea da. Osatu berri den Eusko Jaurlaritza berriaren gobernu itunean bildu zuten EAJk eta PSE-EEk, eta duela egun batzuk Hezkuntza sailburu berak ere berretsi du hezkuntza eragileekin hezkuntza itun bat adostu nahi dutela, ondoren Legeari ekiteko.

Legegintzaldi garrantzitsua izango da, beraz. Hori dela-eta,  Ikastolen Elkarteko Artezkaritza  Kontseilua Hezkuntza Legeari begira eztabaidarako oinarrizko dokumentu bateratu bat lantzen ari da hiru lurraldeotako ikastola guztiekin. Dokumentu horretan bildu nahi dira ikastolen iritziz Hezkuntza Lege horrek jaso beharko lituzkeen oinarriak, gero eragileen, alderdien eta erakundeen aurrean defendatzeko.

Ikastolen ekarpenekin osatu nahi  den dokumentu hori aurkeztu, eztabaidatu eta zalantzak  argitzeko, bilerak egiten ari dira ikastolekin, beste gai batzuetarako erabili  izan den bailara edo eskualdekako bileren formulari eutsiz.

Dagoeneko sei eskualde bilera egin dira; azkenekoa, atzo, Durangon egin zen. Hauek dira hurrengo hitzorduak

Martxoak 7

18:·30

Ikastolen Elkartearen egoitza (Gasteiz)

Aresketa, Laudio, Armentia, Lautada, Argantzun ikastolak.

Martxoak 9

18:·30

Tolosako ikastola

Laskorain, Inmakulada, Irura, Anoeta, Uzturpe, Aita Larramendi, Zubimusu ikastolak.

Martxoak 14

18:·30

Urretxu-Zumarraga Ikastola

Andramendi, San Benito, Jakintza, Haztegi, Urretxu-Zumarraga ikastolak.

Martxoak 15

18:·30

Aranzadi ikastola Bergara

Arizmendi, Aranzadi, Txantxiku, Elgoibar ikastolak.

 

Durangoko bilera