EKI LMH 6. MAILA. EBALUAZIOA. SAIO OROKORRA. AZAROAREN 9AN (aukeran)
Kokapena: IKASTOLEN ETXEA
IKASLEEN IKASKUNTZEN EBALUAZIOA DISZIPLINARTEKO IKUSPEGITIK
Ikuspegi hori gauzatzeko, hiruhileko bakoitzerako ikaslearen irteera-profil orokorrean finkatutako Oinarrizko Konpetentziekiko espero den garapen-maila modu ebaluagarrian zehazten duten diziplinarteko integrazio-konpetentzia bat eta haren adierazgarri den egoera definitu dugu. Beraz, egoera horri aurre egiteko, arlo desberdinetan eskuratutako ikaskuntzak modu integratuan mobilizatzen eta aplikatzen ikas dezaten ikasleei laguntzea du helburu hautatu dugun diziplinartekotasunaren ikuspegiak. Ezagutza transferitzea bultzatzen du, bai eta ikasteko baliatutako testuinguruetatik kanpo erabiltzea ere. Integrazio-konpetentziak, bestalde, ikasleek oinarrizko konpetentzia guztiekiko erakusten duen garapen-maila ebaluatzeko aukera ematen du.
EBALUAZIOAREN IKUSPEGI HEZIGARRIA
- EBALUAZIOAREN GAIAK
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-eredua diziplinarteko ikuspegitik gauzatzeko Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako egin dugun diseinuak ebaluazioa funtsezko bi gai edo dimentsiotan ardaztea eskatzen du:
- ikas arloa eta
- oinarrizko konpetentzia guztiak, diziplinarteko integrazio-konpetentziaren bidez.
- IKAS ARLOAREN EBALUAZIOA BIDERATZEKO ERREFERENTEAK
- ARLOKO EZAGUTZAK: HELBURU DIDAKTIKOAK
- ARLOKO KONPETENTZIAREN LORPEN MAILAREN BALORAZIOA BIDERATZEKO PROPOSAMENA
- ARLOAREN BALORAZIO OROKORRA BIDERATZEKO PROPOSAMENA
- OINARRIZKO KONPETENTZIA GUZTIEN GARAPEN MAILA EBALUATZEKO PROPOPOSAMENA: DIZIPLINARTEKO INTEGRAZIO KONPETENTZIA ETA EGOERA