ETM (ESATETIK EGITERA)
Motibazioa eta jarrera aldaketak lantzea helburu duen ETM ikastaro hau, TELP ikastaroa egin aurretik, askori egitea komeniko litzaiokeen ikastaroa da.
Matrikulazioa
Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.eus).
Matrikula www.ikastola.eus webgunean egingo da.
Kokapena: Ikastolan bertan.
Helburu nagusi hauek lortu nahi dira:
- Orokorrean euskarari buruz eta zehazki euskararen egoeran eragiten duten hainbat faktoreri buruz hitz egiten hastea.
- Euskararen erabileran eragiten duten faktoreei buruzko formazioa hartzeaz gain, nork bere iritzi eta usteak azaltzea, pentsamendua garatzea.
- Euskarari buruzko pentsamendua landuz, esatetik egitera jauzi egiteko prestatzea.
- Taldean adostutako helburu nagusiari erantzuteko ideiak zerrendatu eta egokienak aukeratzea, aurrera begira eman beharreko pausoak irudikatzeko.
Saio hauen helburua edozein mailatan euskara erabilerara jauzi egiteko kontzientzia hartu eta prestatzea da. Konkretuki eragin nahi den esparru horretako adibide eta hausnarketak erabiliko ditugu.
Zer da tailerrak eskaintzen duena?
- Gizakiok ez ditugu jarrera eta portaerak besterik gabe aldatzen. Gainera, aldatzea kosta egiten da.
- Irtenbiderik egokiena, jarrera gure kasa aldatzea dela uste dugu, kognizioa, pentsamendua garatuz.
- Tailer honetan, hainbat saioren bidez, denbora pixka bat hartzen da pentsatzeko eta euskararen gainean hitz egiteko. Hainbat adituk dioten bezala, kognizioan edo pentsamenduan eraginez gero, jarrera aldatu daiteke, euskararen auzia barneratuz.
HELBURUA, EDUKIAK |
METODOLOGIA, MATERIALAK |
||
1. eguna (saio bien artean ordu erdiko atsedena aurreikusten da) |
1.saioa | ZER IKUSI, HURA IKASI
|
Saioetako metodologia:
Erabilitako diren materialak:
|
2. saioa | ZEIN GOGOZA DEN!
|
||
2. eguna | 3. saioa | ...NOLA EGIN DEZAKET?
|
|
4. saioa | PENTSATU, PENTSATU!
|
||
3. eguna | 5. saioa | ETA... EGINGO BAGENU?
|