JENDEAURREKO HIZKERA JASOA. TEKNIKAK ETA ESTRATEGIAK

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2016, Ekaina 10-tik Asteazkena, 2017, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Osteguna, 2016, Iraila 1-tik Ostirala, 2017, Ekaina 30-ra
Oharrak: 

Matrikulazioa

Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.eus).
Matrikula www.ikastola.eus webgunean egingo da.

 

Kokapena: Ikastolan bertan

Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Ziurtagiri zenbakia: 
403
Helburuak: 
  • Jendaurrean hitz egiteko segurtasuna eskuratzea.
  • Ideiak ordenatzea eta baliabideak aukeratzea, horien arabera informazioa emateko, konbentzitzeko, limurtzeko, ideiak defendatzeko, inprobisatzeko ……..
  • Eskemak eratzea.
  • Batzar, mintzaldi eta jendaurreko ekitaldietako parte-hartzeak hobetzea. Gauza bera, komunikabideetako agerraldietan, batik bat, irrati eta TBkoetan.
  • Eztabaidetan parte hartzeko teknikez jabetzea.
  • Bilerak, batzarrak, mahai-inguruak etab. prestatzea eta dinamizatzea.

Helburu zehatzak

  • Ahozko komunikazioa: transmisioa eta harremana. Eskuratu beharreko trebetasuna. Jarrera. Sinesmenak. Motibazioa.
  • Parte-hartzeak prestatzea: gaia, helburua, entzuleak, interesa… . Eskemak eratzea. Bat-batekotasuna.
  • Urduritasuna, beldur eszenikoa. Adrenalinaren indarra. Nola kontrolatu? Emozio egoera baikorrak sortaraztea.
  • Hizkuntza eraginkorra: Entzuleen atentzioa lortzea eta interesari eustea. Hasiera eta amaiera. Material bisual lagungarriak.
  • Gorputz mintzaira eta ahotsa: “Nola”ren garrantzia. Abiadura, isiluneak eta arnasketa. Keinuak, eskuak eta begirada. Ahotsa zaindu eta hobetu.
  • Mintzaldi pertsuasioa: Arrazionala gehi emozionala. Sekuentzia motibatzailea. Ekintza eskaera.
  • Ideiak defendatzea eta eztabaidak: Probak eta argudioak. Gogo bizia eta egoera bakoitzean egoten jakin. Egoera zailak kudeatzea (gatazka, aurrez aurre jartzea,…).
  • Aurkezpenak eta gizarte ekitaldiak: Hizlariak aurkeztu. Jardunaldiak, mintegiak,...;.moderatzea. Omenaldiak, urteurrenak, irudia sustatzeko, inaugurazioak, eskerronak...
  • Komunikabideak. Prentsaurrekoak: Idatzizko komunikabideetan, irratian eta telebistan elkarrizketak egitea.
  • Bilerak: Deialdiak. Animazioa eta moderazioa. Ondorioak.
  • Genero mintzaira: Errealitate baztertzailea. Hizkuntza zuzenago erabiltzea helburu
  • Gainbegiratu orokorra: Funtsezko ideia-indarrak. Ondorioak. Ikasleen balorazioa.
Edukiak: 
  1. Ahozko komunikazioaren eraginkortasuna
  2. Aurrez landu beharreko funtsezko kontuak
  3. Mintzaldiaren egitura
  4. Ezinbesteko gida da eskema
  5. Urduritasunaren mitoa haustea
  6. Hasierak: atentzioa eta interesa nola piztu
  7. Berbaldiaren gorpuzkera: aurreikuspenak betetzera
  8. Amaierak: beharrezko amaiera
  9. Lagungarri bisualak
  10. Gorputz-mintzaira
  11. Ahotsa: Zain dezagun gure tresna
  12. Mintzaldi limurtzailea
  13. Ideiak defendatzea. Eztabaidak
  14. Hizlariak aurkeztea
  15. Gizarte-ekintzak aurkeztea
  16. Galderak. Etenak. Inprobisazioa. Entzuten jakin
  17. Komunikabideak
  18. Genero-mintzaira
Lan dinamika: 

Norberaren lanbidearekin lotutako mintzaldi praktikoak. Bideoan grabatu.
Pantailan ikusi ostean, irakasle eta taldearen ebaluaketa-feedbacka.
Eduki teoriko indargarriak eta lagungarriak.

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastaro hasierako ebaluazioa izango dugu oinarri abiapuntua zehazteko, eta ikastaro osoan egindako lan praktikoak baliagarri izango zaizkigu ebaluazio jarraitua egiteko.

Ikastaro zerrendara itzuli