IDATZIZKO HIZKUNTZ GAITASUN PRAKTIKOA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2016, Ekaina 10-tik Asteazkena, 2017, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Osteguna, 2016, Iraila 1-tik Ostirala, 2017, Ekaina 30-ra
Oharrak: 

Matrikulazioa

Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.eus).
Matrikula www.ikastola.eus webgunean egingo da.

Kokapena: Ikastolan bertan

Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Ziurtagiri zenbakia: 
200
Helburuak: 

Testu idatziak zuzen eta egoki sortzen ikastea. Testu idatziak sortzen trebatzea, eta lan hori errazteko baliabideak eskuratzea. Ikastaldeak aukeratutako testu-erak lantzea. Testu horien ezaugarriak zeintzuk diren jakitea, testuaren egitura ulertzea eta nork bere kasa ikastaroan landutako edozein testu sortzeko gaitasuna lortzea.

Edukiak: 

  oinarria

  • Testua
    • egokitasuna, koherentzia, kohesioa, zuzentasuna
  • Testuingurua
    • komunikazioa baldintzatzen duten faktoreak:
    • igorlea - hartzailea
    • esparrua
    • xedea
  • Testua sortzeko prozesua
    • planifikatzea
    • gauzatzea
    • berrikustea

    testu-erak

Proposatzen diren edukien artean taldeak aukeratuko du zein landu nahi dituen:

  • Instrukzioa
    • gonbidapena
    • oharrak
    • argibideak
  • Argudioa
    • administrazio idazkiak: erreklamazioak, eskaintzak, eskariak, helegiteak (errekurtsoak)...
    • iritzi-artikuluak
  • Narrazioa
    • ohar pertsonalak
    • aktak
    • eskutitz informalak
    • eskutitz formalak
    • albisteak
    • pasadizoak, ipuinak...
  • Azalpena
    • administrazio idazkiak: erreklamazioak, eskaintzak, eskariak, errekurtsoak...
    • laneko txostenak
    • eskolako apunteak
  • Deskribapena
    • oharrak
    • kontakizunak
    • eskutitz informalak
    • eskutitz formalak

    estilo arazoak

  • galdegaia
  • aditza
  • aposizioak
  • perpausa
  • kohesio-mekanismoak
  • juntagailuak
  • lokailuak
  • tipografia

 

Lan dinamika: 

Ikastaroaren ardatza testuak sortzea izango da. Hasieran, landu nahi den testu-eraren eredua eskainiko zaie ikasketariei, gero testuak sor ditzaten; hainbat komunikazio egoera emango zaizkie testu-era hori lantzeko.

Saio guztietan, gutxienez, testu bana sortuko dute, gero testuok irakasleak zuzenduko ditu eta ikasle bakoitzari egindako akatsen berri emango zaio. Akatsak testu mailakoak direnean taldean azalduko dira eta behar diren adibideak emango zaizkie, dena delako estilo arazo hori gainditzen laguntzeko. Bestelako akatsen berri (arauak, gramatika arazoak...) dagokionari emango zaio; oker hori zuzentzeko informazioa banatu, eta behar izatekotan horren gaineko ariketak proposatuko zaizkio.

Ikastaldeak erabakiko du zein testu-era landu: bilera-deia, gonbidapena, gutuna, oharra, akta, txostena, eskabidea, azalpena, biografia, iritzi-artikulua, ... Aukeraturiko testuak landuko dira, testu-era bakoitzaren ezaugarriak azalduko zaizkie eta testuaren antolaketaren inguruko informazioa emango zaie, horren gainean hausnartu, eta sortze lanean erabil dezaten. Testu horiek sortzeko baliabideak irakatsiko zaizkie –hasierako eta amaierako agurrak, sarrera, bukaera, lokailuak, ... –, sormen lana bideratuko da, eta testua sortzeko prozesuan lagunduko zaie -ideiak sortzen, eskemak egiten, zirriborroak zuzentzen, testua birformulatzen-, nork bere kabuz testu egokia sortzen ikasi arte. Testuaren kohesioa eta koherentzia bereziki landuko dira, zuzen eta egoki egituratutako testuak sortzeko.

Edukietan zerrendatuta azaltzen diren estilo arazoak ez dira banan-banan landuko; taldeak dituen beharrizanen arabera batzuk edo besteak aztertuko dira, taldeak sortutako testuetan ageri diren hutsuneen arabera.

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastaroan sorturiko testu guztiak erabiliko dira ebaluazioa egiteko; horrela, lehenengo testutik azkenekora antzematen den aurrerapena aztertu ahal izango da.

Ikastaro zerrendara itzuli