KONPETENTZIA DIGITALA LEHEN HEZKUNTZAN
Kokapena: IKASTOLEN ETXEA. KUTXA GELA
Irakasleak mintegian azalduko diren IKT tresnak erabiltzen trebatzea eta horiek gelan nola eta zertarako erabili ditzaketen laguntzeko ideia batzuk ematea.
Lehen Hezkuntzako ikasleak beraien konpetentzia digitala lantzen joan daitezen, Txanelako hainbat jardueraren aldaera digitala (www.txanela.net) gelara eraman behar da. Horien erabilera egokia egiteko irakasleek oinarrizko tresna hauek ezagutzea eta trebetasunez erabiltzea beharrezkoa da.
Eduki hauetatik matrikulatuen artean lehentasunak finkatuko dira, 3 saio finkatuz.
· Txanela liburu digitalak aberasten (VirtusBooks)
· Internet, Chrome nabigatzailea. Google Drive (testu-edizioa eta multimedia aurkezpenak)
· Irudien kudeaketa: bilaketa, irudien kaptura eta oinarrizko edizioa
· Informazio-kudeaketa (Bilaketa, balorazioa, gordetzea)
· Sare-sozialak (segurtasuna eta identitate digitala)
· Kontzeptu-mapak (LucidChart) eta Blogak
· Google Drive: galdetegiak, kalkulu-orriak, eta adierazpen grafikoa
· Audi-edizioa eta publikazioa
· Bideo-edizioa eta publikazioa
· Pentsamendu konputazionala. Programazioaren hastapenak (Blockly, Lightbot, Scratch...)
· Google Classroom
· ..
IKT aplikazioei dagokienez, azalpena eta praktika konbinatuz garatuko dira prestakuntza-saioak. Horretarako, ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko du.
Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
Fulgencio Crespo Ortigosa