EKI 2ko Subject Projects 2016ko ELTONS sarietako finalista da

Ikastolen Elkarteko lantaldeak sortu eta Ikaslelkar argitaletxeak ekoitzitako EKI proiektuaren baitako Subject Projects ingeleseko materiala 2016ko ELTONS sarietako finalista izendatu dute gaur Londresko British Councilek. Hain zuzen ere Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako Subject Projects da sarirako izendatutako materiala. Materiala bere osotasunean, papereko liburuak eta eduki digital eta animazio guztiak.

ELTONS sariak 2003an antolatu ziren lehenengo aldiz. Londresko British Councilek antolatzen ditu eta Cambridge University Pressek sustatzen ditu. ELTONS izenak zera esan nahi du: English Language Teaching Innovation Awards. Ingelesaren irakaskuntzan, urtero banatzen den nazioarteko saririk garrantzitsuena da. Sari banaketa ekitaldia Londresen egiten da urtero, ekainean, eta zabalkunde handia izaten du.

Sariak hiru kategoria nagusi ditu:

  • 'Excellence in Course Innovation' (ikasmaterialen eta irakaskuntza programen berrikuntza)
  • 'Digital Innovation' (berrikuntza digitala)
  • 'Local Innovation' (tokian tokiko berrikuntza)

Ikastolen materiala lehenengo kategoriako finalisten artean dago. Beste finalistak dira: Cambridge University Press, National Geographic, eta Areal Editores

Lotura honetan dago zerrenda osoa.

Ez da hau nazioarteko sari batera izendatu duten ikastolen lehenbiziko ikasmateriala. Lehendik ere izendatu eta irabazi ere egin dituzte sariak Eleanitz English-en baitan sorturiko materialek. Bestek beste, Hocus&Lotus, Story Projects (bi bider) eta The Explorers ditugu sariak irabazi edo finalista izendatutakoak.

Informazio osagarria

Eleanitz English ikasmaterialek irabazitako sariak:

  • HOCUS & LOTUS (LH 1 eta 2)

2005 – UNICEF saria

  • STORY PROJECTS (LH 2 eta 3)

1998 – Sello Europeo a la innovación en la enseñanza y aprendizaje de lenguas extranjeras. European Commission.

2006 – ESU President’s Award saria. Story Projects ikasmaterialekin lotuta dagoen “Space Search” CDak irabazi zuen saria.    

  • THE EXPLORERS:

2008 - ELTON. British Council innovation award. Nominatuta, azken hiru finalisten artean gelditu zen.

  • EKI SUBJECT PROJECTS 2

2016 – ELTON. British Council innovation award. Kategoria: excellence in course innovation. (ikasmaterialen eta irakaskuntza programen berrikuntza)

 

EKI Subject Projectsen talde zabal batek hartu du parte. Hauxe duzue lantaldea:

  • Phil Ball, Diana Lindsay, Letizia Viteri eta Inma Muñoa (ikaslearen liburua eta irakaslearen gidaren egileak). Proiektu honek Eleanitz Englisheko Subject Projects ikasmateriala hartu zuen abiapuntutzat. Material horren egile taldea: Itziar Elorza eta Maite Garmendia eta Diana, Phil eta Maria Luisa García izan ziren.
  • Jone Dorronsoro eta Sarah Turtle: edizioa eta hizkuntzaren orrazketa.
  • Aritz Trueba: animazioak.
  • Loraine Lekuona: bertsio digitala eta euskarri digitalak.
  • Ander Iturburu: IKT aplikazioen tutorialak
  • Eta EKIko arduradun guztiak: Abel Ariznabarreta (Pedagogia arduraduna), Manu Aurrekoetxea (Bigarren Hezkuntzako arduraduna), Mikele Aldasoro (curriculum arduraduna) Josune Gereka (IKT konpetentziaren koordinazioa)…
  • Eta abar ….
Subject Projects lantaldeko kide batzuk