Iruñeko Jaso Ikastolako musikal berriak Euskal Herriko publikoa hunkitu du
Zuzendaritza Imanol Janices, edu Serna eta Irantzu Zabalza Jaso Ikastolako irakasleek daramate. Berrogeita lau ikaslez osatutako taldeak urte osoa eraman du INVOC4TIUM musikala prestatzen. Horretarako talde ezberdinetan elkartu dira DBH 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilak, gidoilaritza lanak, multimedia alorretakoak eta atrezzo, utileria eta bestuarioaren sorketa prozesuan parte hartzen. Gidoia guztiz originala izan da, formatoa antzerki musikal estilokoa. Zazpi abesti ditu eta zazpiak zuzenean daude kantatuak. Akrobazioak ere aktore eta parte hartzaileek eginak dira, abestiekin batera nahastuta.
Lurra, Haizea, Sua eta Uraren kontrola lortu nahi dute Heriok eta bere laguntzaileek mundua haien eskuetan jartzeko. Hau ekiditeko hiru gaztek abenturaz beteriko bidaia bati ekingo diote lau elementu horiek ohartarazteko azmoz. Ama Natura inbokatzea ezinbestekoa izango dute haien helburua lortzeko.
Bina emanaldi eman dituzte Barañaingo Auditorioan; Iruñeako Baluarten ere bi; Bilboko Arriagan Antzokian beste bi, baita Donostiako Victoria Eugenian beste bi. Ziurrenik Gasteizera ere iritsiko dira. Aurtengoa ere arrakastatsua izan da. Zorionak!