ELELEANITZ LEHEN HEZKUNTZA, IRAKASLE KONPETENTZIAK HOBETZEN

Ikastaro zerrendara itzuli

ELEANITZ LEHEN HEZKUNTZA, IRAKASLE KONPETENTZIAK HOBETZEN

 

1.       Prestakuntza jardueraren titulua: Eta gu, zer? Nola ikasi eta garatu irakasle gisa?

2.       Emailea/k:  Diana Lindsay

3.       Saio kopurua: Saio bakarra

4.       Ordu kopurua saioko: 5 ordu

5.       Jarduera garatzeko lekua:  Ikastolen etxean

6.       Jarduera burutzeko egunak:  Urriaren 23a

7.       Jarduera burutzeko ordutegia: 9.30 – 14.30

8.       Prestakuntza jardueraren helburuak:

Gure curriculumak ikasleek garatu behar dituzten oinarrizko konpetentziak zein diren zehazten ditu, baldin eta XXI. mendeko gizartean hiritar  irakastatsuak izango badira. Baina, zer gertatzen da gurekin, irakasleokin?

“Irakasleek gelan eraginkorrak izateko behar dituzten konpetentzien jabe direla bermatzea ezinbestekoa da ikasleen lorpen maila igotzeko; abiadura handian  aldatzen den mundu honetan, ezinbestekoa da irakasleei adorea ematea euren konpetentziak garatzen eta zabaltzen joan daitezen”.  (European Commission - Supporting teacher competence development - 2013)

Zein dira irakasleok behar ditugun konpetentziak (ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak)? Nola lortu eta garatu ditzakegu gure ibilbide profesionalean zehar?

Mintegi honetan irakasleen konpetentziak eta etengabeko garapen profesionala aztertuko ditugu.

Parte hartzaileek aukera izango dute:

  • Irakasleen konpetentziak identifikatu eta eztabaidatzeko.
  • Norbere praktikaren eta konpetentzien inguruan hausnartzeko eta garapen pertsonalerako esparruak identifikatzeko.
  • Ikaskuntza aktiborako hainbat teknika ezagutu eta erabiltzeko, oinarri pedagogikoen ezarpen egoki eta eraginkorra bermatzeko.
  • Ikaskuntza kolaboratiboaren bidez norberaren eta lankideen etengabeko garapen profesionalean ekarpenak egiteko.

9.       Edukiak:

  • Irakasleen konpetentziak: savoir, savoir-faire, savoir-être (ezagutza eta ulermena – trebetasunak – jarrera).
  • Etengabeko garapen profesionala.
  • Praktika ona: estrategia pedagogiko arrakastatsuak.
  • Action research: hausnartzen duen irakaslea.
  • Ikaskuntza kolaboratiboa.

10.   Metodologia:

              Tailer praktikoa:

  •   Eztabaida eta hausnarketa
  •   Autoebaluazioa
  •   Action research
  •   Behaketa

11.   Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:  Parte hartze aktiboa saioetan

12.   Hartzaile mota: HH eta LH irakasleak

13.   Ikasle kopurua saioka: 30 parte hartzaile

 

 

 

Izen emate data: 
Asteazkena, 2015, Ekaina 17-tik Asteartea, 2015, Urria 20-ra
Saioak: 
2015/10/23 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
Iraupena: 
5 ordu
IKASTOLEN ETXEA
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Emaileak: 
Diana Lindsay With
AMAIA URRUZMENDI ZENDOIA
Ikastaro zerrendara itzuli